Errege kopako finalerdietako irabazlea San Mamesen erabakiko da, Sanchez Pizjuan fubol zelaian Sevillarentzako 2-1eko emaitza lortu ostean. Kanporaketaren bigarren partidua Martxoak 4an jokatuko da eta Athleticen webgunean, sarrerak lortzeko txarteldegien data eta ordutegiak iragarri ditu:
Klubeko egun erdia denez gero, bazkideek, abonatuek eta harrobi txartela dutenek lehentasuna izango dute sarrerak eskuratzeko otsailaren 19tik (ostegunean) otsailaren 25era (asteazkenean).
Ordutegia 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara. Salbuespen bakarra otsailaren 22an, igandean, izango da, egun horretan lehiatilak arratsaldez itxita egongo baitira.
Azkenik, publikoarentzat txarteldegiak otsailaren 26tik aurrera, ostegunean, irekiko dira 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Iturria | Athletic club webgune ofiziala
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
