
Euskaltel-Euskadi taldeak jada jakinarazi egin du zeintzuk izango diren 2010eko Tourrerako eramango dituen txirrindulariak; Samuel Sanchez taldeko gidari izango dutelarik. Hona hemen zerrenda:
- Samuel Sanchez
- Inaki Isasi
- Juanjo Oroz
- Alan Perez
- Ruben Perez
- Egoi Martinez
- Amets Txurruka
- Ivan Velasco
- Gorka Verdugo
Seguru Euskaltel-Euskadikoek ihesaldiren batean parte hartuko dutela;Â ea urtero bezala euskaldunok Frantziako Tourrean gauden gure kamiseta naranja nahiz ikurrinekin.
Erlazionatutako sarrerak

RadioShack taldeak jada jakinarazi egin du zeintzuk izango diren 2010eko Tourrerako eramango dituen txirrindulariak. Hona hemen zerrenda:
- Armstrong
- Leipheimer
- Klöden
- Popovych
- Horner
- Brajkovic
- Paulinho
- Rast
- Muravyev
Azkenean badirudi RadioShack taldeko txirrindularien adina nahiko altua dela, baina seguraski zer esana izango dutela Frantziako Tourrean, pena Haimar Zubeldia bertan ezin egotea.
Erlazionatutako sarrerak
Hiru urte luzeren ostean, Erreala berriro ere Lehenengo Mailan ikusteko aukera izango dugu.
Hau dela eta, Donostialdean jada hurrengo urterako taldea prestatzen hasi dira.
Dirudienez aurtengo zenbait jokalarik ez dute hurrengo urtean taldean jarraituko; esaterako, Asier Riesgo, Sergio, Johnatan Estrada eta Songo’o. Baliteke Carlos Bueno eta Emilio Nsuek ere taldea uztea baina azken bi hauek oraindik dudan daude eta taldean jarraituko duten, baliteke batak dirutza eskatzea eta bestea Mallorkako jokalaria baita gaur egun.
Bestalde, Errealak zenbait jokalari ekarri nahi ditu taldea indatzeko asmoarekin, hala nola, Zubietan hazi ziren Joseba Llorente eta Jose Luis Barkero, nahiz eta azken honen fitxaketak zailtasun dexente izan. Donostiarrek ere, begi onez ikusiko luketen Eibarren jolasten izan den Paco Sutilen fitxaketa.
Erlazionatutako sarrerak

Amador Palma XXV Krossa ospatuko da ekainaren 20an, igandea, Bizkaiako Sestaoko herrian. Doako lasterketa izango da, gizonezkoek 8 KMtako ibilbidea egin beharko dute eta emakumezkoek aldiz, 6.5 KMtakoa; bertan partehartzeko izen emate epea goizeko 10:00etan amaituko da eta lasterketa 10:30etan hasiko da. Iganderako plan zoragarria Sestaoko herrian kirol pixkat egiteko aitzakiarekin.
iturria | Sestaoko Udala
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez