Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Kirolzale | Kiroldegi - Part 2
Artxiboak: Martxoa, 2010

Athletic

Gaur, martxoak 29, Athletic eta Racing taldeen arteko partida ikusteko aukera izango dugu San Mames futbol zelaian. Norgehiagoka arratsaldeko 21.00etan hasiko da eta Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Racing taldearen aurka jokatzeko:

  • Iraizoz
  • Toquero
  • Koikili
  • Ustaritz
  • Amorebieta
  • David Lopez
  • Llorente
  • Gabilondo
  • San Jose
  • Armando
  • Susaeta
  • Iraola
  • Gurpegi
  • Castillo
  • De Cerio
  • Javi Martinez
  • Iturraspe
  • Muniain

Erlazionatutako sarrerak

Azkoitia-Azpeitia XVII. Maratoi Erdia

Martxoak 27an, Azkoitia-Azpeitia Maratoi-Erdiko hamazazpigarren edizioa egingo da. Lasterketa hau Gipuzkoako kirol-ekitaldirik ospetsuenetako bat da eta ia edonork har dezake parte proban. Izan ere, maratoi-erdian korrika egiteko baldintza bakarra bete behar dute atletek: 16 urte edo gehiago izatea.

Aurreko edizioetan probak 1.000 korrikalari baino gehiago bildu izan ditu. Hori gutxi balitz, jendetza pilatu ohi da kalean, oihu eta txaloekin korrikalariak animatzeko. Aurtengoan Rocio Rios Leongo atleta omenduko dute. Riosek Espainiako maratoi-erdiko marka hautsi zuen orain urte batzuk.

Iaz bezala, atletak Azkoitiko Julio Urkijo kaletik (Lidl supermerkatuaren ondoan) irtengo dira. Distantzia (21,9 kilometro) eta helmuga (Azpeitiko Loiola hotelaren alboan), ere, berean mantenduko dituzte. Ibilbidean zehar anoa-postuak jarriko dituzte, edari nahiz jatekoekin. Informazio gehiagorako, atxikitako dokumentuak ikusi.

Informazio guztia | Azkoitia-Azpeitia XVI. Maratoi-Erdia

Erlazionatutako sarrerak

bidaiaEuskal Mendizale Federazioak, “Mendia, Elikadura eta Bidaia” ikastaroa antolatu du gai hauei buruzko iskaskuntzarako eta euskararen sustapenerako. Hitzaldiz eta ikus-entzunezko emanaldiaz osaturuko hiru jardunaldiak martxoaren 15ean, 16an eta 17an izango dira:

Martxoak 15 - Mendia

  • Kirol Eskaladaren Kiroltze Prozesua
  • Jon BeƱat Agirre

Marxoak 16 - Elikadura

  • Errendimendua hobetzeko elikadura kirol eta ariketa fisikoan
  • Uguzne Badiola

Martxoak 17 - Bidaia

  • Kirgizistan eta Kazajistan Txirringaz
  • Koldo Zubizarreta

Hitzaldiak Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxean izango dira, Polivalente Aretoan, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara.

Iturria |
Euskal Mendizale Federazioa

Erlazionatutako sarrerak

Boulder Liga 2010 Txapeldunak

Pasa den asteburuan, Boulder Ligako laugarren froga egin zen Gasteizko CC Hegoalden eta azken froga honekin txapelketaren irabazleak erabaki ziren. Hona hemen 2010eko Boulder Ligako txapeldunak:

ELITE - GIZONEZKOAK

  • IƑAKI ARANTZAMENDI

ELITE - EMAKUMEZKOAK

  • ITZIAR ZABALA

SUB. 18 - GIZONEZKOAK

  • BEƑAT MORENO

SUB. 18 EMAKUMEZKOAK

  • LAURA LARRAƑAGA

HERRIKOIA - GIZONEZKOAK

  • RUBEN SAN VICENTE

HERRIKOIA - EMAKUMEZKOAK

  • JONE MARTINEZ

Iturria | Euskal Mendizale Federazioa

Erlazionatutako sarrerak

OƱatiko XIX. Duatloia

Martxoaren 13an, larunbata, OƱatiko Duatloiaren bederatzigarren edizioa egingo da OƱatin. Triatloia arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta honetan parte hartzen duten kirolariek honako ibilbideari ekin beharko diote:

  • 8 kilometro oinezko lasterketan.
  • 40 kilometro txirrindulan.
  • 4 kilometro oinezko lasterketan.
  • OƱati, San Prudentzio, Bergara, Antzuola, Deskargako gaina, Legazpi, eta berriro OƱati.

Izena emateko epea martxoaren 11ra arte egongo da zabalik, 25 eurotako kuota ordaindu behar izango da, eta froga honetan parte hartzeko federatuta egon behar da.

Iturria | OƱatiko Triatloi Taldea

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerak ez