Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Kirolzale | Kiroldegi - Part 3
Artxiboak: Martxoa, 2010

Txingudi Hiria XII.Herri Lasterketa Hendaian

Datorren larunbatean, Martxoak 13an, Txingudi Hiria Herri Lasterketaren zazpigarren edizioa egingo da Hendaiako udalerrian. Froga hau arratsaldeko 16:30etan hasiko da eta kirolariek 12,5 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote.

Lasterketa, Bidasoa Atletiko Taldearen antolakuntzarekin egiten da eta Hendaia, Irundik eta Hondarribiatik igarotzen da. Izena emateko kuota 10 eurotako prezioa izango du aurretik ordaintzen bada eta 15 eurotako prezioa egunean bertan ordainduz gero.Ā  Herri lasterketa honetan parte hartzeko asmoa baduzue, hona hemen izena emateko lekuak:

  • Irun: Base Leire Sport // Olamusu Kirolak
  • Hendaia: Office de Tourisme
  • Donostia: Apalategui Kirolak / Laister Kirolak / Robers
  • Zarautz: Nere Sport
  • Tolosa: Shanti Kirolak
  • Ordizia: Base VicuƱa Sport
  • Beasain: Base VicuƱa Sport
  • Bilbao: Bikila Kirola - FernĆ”ndez del Campo kalea, 15
  • Iruinea: Zariquiegui Kirolak – Kale Nagusia, 25 // Atanasio Echarri Esparza - Estafeta
  • Baiona: Peytavin Sport
  • Maule: Roman Sport - 27 Rue Victor Hugo
  • Donibane Garazi: Maya Sport 18 Avenue du Jai Alai

Iturria | Atletismobat

Erlazionatutako sarrerak

Boulder Liga 2010

Larunbat honetan, martxoak 6, 2010eko Boulder Ligako laugarren eta azken froga egingo da Gasteizko CC Hegoalden goizeko 10:00etatik aurrera. Proba honetan parte hartu nahi baduzue, ostiral honetako 13:00etan itxiko da izena emateko epea, beraz bizkor ibili!

Ligako pasa den frogan, Jose Morilla izan zen garaile gizonezko elite kategorian eta emakumezkoen kategorian berriz, Itziar Zabala izan zen txapelduna.

Erlazionatutako sarrerak

Mendi Eskia

Martxoaren 27an eta 28an, Mendi Eskiko Trebakuntzako ikastaroa egingo da Gipuzkoako Mendi Eskolaren antolakuntzarekin. Ikastaroa Cauterets-en, Wallon aterpean, izango da eta matrikula 105 eurotako prezioa izango du.

Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos eta Euskal Herria aldizkariaren ale bat jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.
Mendiko zenbait material ere zozketatuko da, Federazioaren laguntzaileen eskutik: Aralar Kirolak, Belharra eta Izadi Kirolak.

LEHEN EGUNEKO HITZORDUA

Martxoaren 15ean, osteguna, arratsaldeko 19:30ean, Gipuzkoako Mendizale Federazioaren egoitzan elkartuko gara (Anoetako estadioaren azpian) zalantzak argitzeko.

IZEN EMATEAK eta INFORMAZIOA:

  • Gipuzkoako Mendizale Federazioa KIROL ETXEA – Anoeta Ib., 5 - 20014 Donostia Tel: 943 461 440
  • Fax: 943 474 574
  • e-mail: gmf-federatuak@kirolak.net
  • Astelehen, asteazken eta ostegunetan: 11:00etatik-13:50era eta 17:00etatik-19:50era

Iturria | Gipuzkoako Mendi Eskola

Erlazionatutako sarrerak

Zumaiako Herri Lasterketa

Otsailaren 27an egingo dute Zumaiako Herri Lasterketa. Iaz zilarrezko ezteiak ospatu ondoren, berrikuntzaz beteta dator aurtengoan. Hori horrela, aurreko edizioetako ibilbidea aldatu egin da: Gernika parkean hasi eta amaituko da, eta atletek bi buelta eman beharko dizkiote hiri barruko zirkuitu bati. Ibilbidea, xehetasun osoz, Lubaki kiroldegian kontsultatu ahalko da; orain arte, bertan egiten zuten lasterketa. Parte-hartzaileak 17:00etan irtengo dira, eta gaztetxoentzako lasterketa, aldiz, ordu bat lehenago hasiko da.

Aipatzekoa da, halaber, asteburu horretan Zumaiak beste hainbat jarduera hartuko dituela. Larunbatean bertan txirrindularitza lasterketa prestatu dute eta azoka txikia egongo da. Hurrengo egunean, Urolako itsasadarra Gipuzkoako Piraguismo Txapelketaren agertoki izango da.

Erlazionatutako sarrerak

Otsailaren 20an, pasa den larunbatean, 2010eko Boulder Ligako hirugarren froga ospatu zen Amurrioko BaƱueta Polikiroldegian. Hirugarren froga honetan 34 kirolarien partaidetza izan zuen eta hauek izan ziren maila ezberdinetako irabazleak:

SUB. 18 - GIZONEZKOAK

  1. IBAI ISUSI
  2. BEƑAT MORENO
  3. ENEKO INFANTE

SUB. 18 EMAKUMEZKOAK

  1. MIRIAM MULAS
  2. LARA LARRAƑAGA
  3. AMAIA EGEA

HERRIKOIA - GIZONEZKOAK

  1. AARON GARMENDIA
  2. ANDER GOTI
  3. UNAI GARCIA

HERRIKOIA - EMAKUMEZKOAK

  1. JONE MARTINEZ
  2. ZURIƑE ETXEBERRIA
  3. CRISTINA REY

ELITE - GIZONEZKOAK

  1. JOSE MORILLA
  2. MIKEL OLIVERA
  3. MIKEL VELASCO

ELITE - EMAKUMEZKOAK

  1. ITZIAR ZABALA

Erlazionatutako sarrerak