Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Kirolzale | Kiroldegi - Part 5
Artxiboak: Otsaila, 2010

Arrigorriagako XI.Herri Krosa

Otsailaren 28an, igandea, Arrigorriagako Herri Krosaren XI. edizioa egingo da Bilbotik gertu dagoen bizkaitar udalerrian. Honetan parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina izen ematea Arrigorriagako Udal Kiroldegian egin behar da (946711021).

Lasterketa goizeko 12:00etan hasiko da eta kirolariek hurrengoko mailetan parte hartzeko aukera izango dute:

  • Txiki A - 500m. (11:00etan)
  • Txiki B - 1000m. (11:15etan)
  • Txiki C - 1500m. (11:15etan)
  • Laburra - 4800m. (12.00etan)
  • Klasikoa - 11.650m.(12.00etan)

Iturria | Urbikotriatlon.com

Erlazionatutako sarrerak

Boulder Liga 2010

Larunbat honetan, otsailak 6, 2010eko Boulder Ligako bigarren froga egingo da Gasteizko K2 gimnasioan goizeko 10:00etatik aurrera. Proba honetan parte hartu nahi baduzue, gaurko 13:00etan itxiko da izena emateko epea, beraz bizko ibili!

Ligako lehen frogan Iñaki Arantzmendi eta Jon Ferrero izan ziren irabazleak gizonezko elite kategorian eta emakumezkoen kategorian berriz, Itziar Zabala izan zen txapelduna.

Erlazionatutako sarrerak

EHSF - Euskal Herriko Surf Federazioa

Euskal surf zirkuituak Mundakan izango du azken proba, otsaileko astebururen batean, baldintza onenak ematen diren egunetan. Bertan bilduko dira euskal zirkuitoetan parte hartu duten onenak, 2009ko zirkuitoa amaitzeko falta den proba bakarra da. EHSF, Mundaka Surf Taldea, eta Udaletxearen arteko hainbat elkarrizketen ondoren, akordio honetara iritsi dira.

Federazioak ostegunero iragarriko du txapelketa asteburu horretan egingo den ala ez.

Iturria | Eitb.com

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Mendizale Federazioaren Mendiko Eskiko XXXIII. Zeharkaldia

Martxoaren 7an, urtero egiten den Euskal Mendizale Federazioaren Mendiko Eskiko Zeharkaldia egingo da. Egun horretarako, baldintzak oso onak izango direla aurreikusten da eta, beraz, Zurizako haranean mendiko eskia eginez egun eder bat igarotzeko aukera izango dute honetan parte hartzen dutenek.

Hona hemen Euskal Mendizale Federazioak bidalitako informazioa:

TOKIA: Zuriza (Pirinioak).
SARRERA:
Aurten ere zuei, mendiko eskia leku zabaletan eta presarik gabe egitea gustuko duzuen mendizale eta eskiatzaileei, EMFren Mendiko Eskiko XXXIII. Zeharkaldia egiteko gonbita egin nahi dizuegu; baldintzak oso onak izango direla aurreikusten da, eta, beraz, Zurizako haranean mendiko eskia eginez egun eder bat igarotzeko aukera izango dugu.

AURREIKUSITAKO IBILBIDEA:
Linza – Linzako lepoa – Petrechema 2360 m – Ansoko mendatea – Mallo de Acherito 2362 m – Huertoko lepoa – Foya del Ingeniero – Linza.

IZENA EMATEKO KUOTA:

Parte hartzaile bakoitzak 40,00,-€. ordaindu behar ditu; prezioan afaria, Zurizako kanpineko ostatua (BEHARREZKOA DA LO ZAKUA ERAMATEA), gosaria eta azken bazkaria sartzen dira. Zeharkaldian parte hartuko duten guztiek opari bat jasoko dute. Martxoaren 6ko (larunbata) afaria 20:30ean izango da; hurrengo eguneko gosaria, goizeko
7:00etan, eta bazkaria, zeharkaldia amaitutakoan: 2010ko martxoaren 7an, igandean, 14:30ean.

BESTELAKOAK:
Izen-abizenak, taldearen izena eta federatu lizentziaren zenbakia. Banku transferentzian honako hau zehaztuko da: Euskal Mendizale Federazioa – Mendiko Eskiko XXXIII. Zeharkaldia. Banku transferentziaren kopia bat bidali behar da honako helbide honetara:


IZEN EMATEAK:

EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA
Anoeta Pasealekua, 24
Tel.: 943.47.42.79 Faxa: 943.46.24.36
20.014 DONOSTIA
E-maila: emf.donosti@emf-fvm.com
www.emf-fvm.com
GIPUZKOA-DONOSTIA KUTXA: KONTU ZK.: 2101.0081.11.0012018305
Azken orduko ezustekoak saihesteko, izena emateko epea martxoaren 3an amaituko da.
Eskatutako guztia jaso arte ez da izen ematea aintzat hartuko.
GEHIENEZ ERE 80 PERTSONAK PARTE HARTU AHAL IZANGO DUTE.

Informazio guztia | Euskal Mendizale Federazioa

Erlazionatutako sarrerak

Zumaia Flysch Trail - Mendi Lasterketa

Euskal Mendizale Federazioak 2010eko Iraupen Luzeko Ibilaldien behin-behineko egutegia zabaldu du jada. Beraz, hauxe da Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien 9. zirkuituaren egitaraua:

ARABA

  • Maiatzak 15 - Manu Yanke
  • Maiatzak 23 - Gasteiz M.T
  • Maiatzak 29 - Palomares/Basati (TRAVESIA SIERRA DE CANTABRIA)

BIZKAIA

  • Maiatzak 2 - Balmaseda M.T (MARCHA DE FONDO VILLA BALMASEDA)
  • Maiatzak 16 - Ganerantz M.T (IRAUPEN IBILALDIA JOSEBA ROMAÑA J.R.)
  • Maiatzak 22 - Karrantza Harana (MARCHA DE MONTAÑA KARRANTZA HARANA)
  • Maiatzak 30 - Ganguren M.T (GURUTZETAKOAK)
  • Ekainak 20 - Sollube 707 M.T (BERMEOKO ERMITXEN MARTXA)
  • Urriak 3 - Itxinape M.T (OROZKO HARANA)

GIPUZKOA

  • Martxoak 28 - Aizkardi M.T (AIZKARDI IBILALDIA)
  • Apirilak 11 - Euskalduna M.T (ANDOAINGO IBILALDIA)
  • Apirilak 18 - Pagoeta M.T
  • Maiatzak 22 - Oargi M.T
  • Ekainak 6 - Fortuna M.T (70 TRAVESÃA)
  • Ekainak 13 - Aitzkorri M.E

IPARRALDE

  • Ekainak 6 - Axuria M.E
  • Uztailak 18 - Atsulai T. (XARETA OINEZ)
  • Urriak 10 - Makea

NAFARROA

  • Apirilak 10 - Altsasuko Mendigoizaleak (IRU MENDI ZERRAK II MARTXA)
  • Apirilak 24 - Iratxo M.E (SAKANAKO IBILALDI HAUNDIA)
  • Maiatzak 8 - Trinkete M.T (ALAITZKO IBILALDIA)

Erlazionatutako sarrerak