Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Kirolzale | Kiroldegi - Part 80
Artxiboak: Abendua, 2008

El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuituko azken proba atzo amaitu zen Mundakan eta Mick Klaunzer australiarra izan zen irabazlea.

Hala ere, Txaber Trojaola bakiotarra 3. geratu zen eta nahikoa izan zen surf zirkuito honen tituloa lortzeko.

Zorionak Txaber! Beti pozten gara Euskal Herriko suflariak goiko postuetan ikusten ditugunean.

Informazio gehiago | Euskal Surf

Erlazionatutako sarrerak

Atzo Anoetan, Realak Alacant taldearen aurkako garaipena lortu eta gero, igoera postuetara hurbildu da gipuzkoar taldea. Nahiz eta asko sufritu azken postuetan sartuta dagoen talde honekin, Aranburuk sartutako gol bakarra garaipena eman zion Realari.

Fitxa teknikoa:

1. Reala: Bravo; Gerardo, Labaka, Ansotegi, Castillo;Bergara, Aranburu, Estrada (Xabi Prieto, 58. min), Moha (Marcos, 58. min); Agirretxe (Rivas, 71. min) eta Necati.

0. Alacant: Unanua; Blanco, Castells, German, Rubiales;Ismael, Abel Buades, Azkoitia, Catala (Alvaro, 62. min), Miñano(Peragon, 75. min); eta Pedro.

Gola: 1-0, 63. min: Mikel Aranburu.
Epailea: Perez Montero.

Erlazionatutako sarrerak


Pakea Bizkaiaren web gunean irakurri dezakegunez, Unai Basurtok arazo batzuekin topatu da gaur:

Unai Basurkok (PAKEA BIZKAIA) zarata handi bat entzun du gaur goizaldean zehar. Dena ondo zegoela egiaztatzera atera denean, istriborreko timoiaren kaxako ainguraketa bat erauzita zegoela konturatu da.

Momentu hauetan 50eko norabidea egiten ari da Santa Helenako antizikloirantz. Konponketa konplikatu bat denez, Unaiek parte meteorologikoa begiratu behar du orain, dagoen lekuan haize ugari baitago eta ezin du ontzia bertan gelditu kalteak estimatu ahal izateko.

PAKEA BIZKAIA hego Atlantiko erdian dago, hego Amerikako eta Afrikako kostetatik ia distantzia berean, zehazki Ciudad del Cabotik 1730 miliatara.

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerak ez

Bilboko La Casillako Udal Kirol Pabilioiak “Bilbao-Bizkaia Tenis Masterraren” lehen edizioa hartuko du abenduaren 11tik 14ra bitartean. Bilbon egiten den lehenengo edizio honetan Tenista Profesionalen Elkartearen ranking-ean (ATP) hoberen sailkatutako zortzi tenislariak izango dira.

La Casilla-ko pistan, David Ferrer, Fernando Verdasco, Juan Carlos Ferrero, Tommy Robredo, Nicolas Almagro Albert Montañés, Marcel Granollers eta Guillermoa García López-ek ikusteko aukera izango dugu eta partiduak abenduaren 11n hasiko dira.

Informazio gehiago nahi baduzu, Bilbao-Bizkaia Tenis Masterra-ren web gune ofizialan sar zaitezte.

Iturria | Bilboko Udala

Erlazionatutako sarrerak

Gaur, abenduaren 3an, Euskararen nazioarteko eguna ospatzen dugu!

Ekin, ukan, ekin! Kutsa zaitez!

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerak ez