
Abenduaren 15etik 23ra Nazioarteko Mendi Zinemaldiaren lehenengo edizioa egingo dute Gasteizen. Zinemaldian 20 lan baino gehiago aurkeztuko dira eta Europa biltzar-jauregian eta Artium Museoan izando dira emanaldiak.
Lehenengo edizioko egitarauan mendiarekin, abenturarekin eta muturreko kirolekin lotura duten jarduerak azertuko dira eta Euskadin, Mexikon, Italian, Belgikan, Alemanian, Errusian, Frantzian eta Argentinan ekoiztutako lanak ikusteko aukera izango dugu.
Gainera, proiekzioen hasieran Pou anaiak, Patxi Usobiaga, Anatoly Moshnikov, Alberto Zerain, Dave Brown eta Paul Diffley, Juan Vallejo, Xabier Alzola, Eneko Etxebarrieta eta Miyuko Okabe eta Irati Anda izango dira beraien esperientziak ikusleekin partekatzeko.
Informazio gehiago | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Abenduak 14ean Gasteizko Herri Krosaren edizio berri bat ospatuko da goizeko 11etatik aurrera. Aurtengo froga 9 kilometro inguru izango ditu eta Mendizorrotzan hasi eta amaituko du.
Gasteizko Herri Krosan parte hartzeko 6 euro ordaindu behar dira Abenduak 9 baino lehenago egiten baduzu eta interneten bidez egin daiteke.
Informazio gehiago | Gasteizko Herri Krosa
Erlazionatutako sarrerak
Datorren igandean (Azaroak 30) Santurtzitik Bilbora deituriko herri-lasterketa egingo da goizeko 11:00etatik aurrera.
Santurtzitik Bilbora Santurtziko Kiroldegitik irtengo da eta Santurtzitik, Portugaletetik, Sestaotik eta Bilbotik igaroko du bere 16 kilometrotan.
Lasterketa hau “Club de Atletismo Santurtzi”-ren eskutik dator eta aurtengoa 20. edizioa izango da.
Informazio gehiago | Santurtzitik Bilbora herri-lasterketa
Erlazionatutako sarrerak

Club Vasco de Camping eta Donostia Kulturak antolatuta “Mendi Astea” ospatuko da Okendo Kultur Etxean. Jardunaldi hauetan mendia eta naturari buruzko ikus-entzunezkoak proiektatuko dira, programazio ezberdinetan.
Sarrera doakoa izando da eta ekitaldi guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira Okendo Kultur Etxean (Nafarroako hiribidea, 7. Gros auzoa).
Hau izando da Mendi astearen egitaraua:
Azaroak 25, asteartea
- Ikus-entzunezkoa: “Aire-Airean”
- Egilea: Ramon AGIRRE “MARRON”.
Parapenteak ahalbidetzen du gizakiaren hegan egiteko ametsa gauzatzea. Ramon Agirre Marronen bideo-proiekzioan Broad Peak (8047 m) mendiaren egoera eta jaitsiera ikusgarriak ikusiko ditugu.
Azaroak 26, asteazkena:
- Ikus-entzunezkoa: “Kilimanjaro”
- Egilea: Antxon Egizabal.
2007ko urrian Antxon Egizabalek Machame ibilbidetik igo zuen Afrikako mendirik garaiena, Kilimanjaro.
Azaroak 27, osteguna:
- Ikus-entzunezkoa: “Pirinioetatik HimalaiarA/ De los Pirineos al Himalaia”
- Egilea: Antxon Iturriza.
Euskal Herriko mendizaletasunaren historia 1936ko gerra ondoren 1980ra arte, Everest igo zen urtera arte.
Informazio gehiago | Donostiako Udala
Erlazionatutako sarrerak

Fernando Llorentek, Athleticeko jokalaria, gaur bertan jaso du espainiar selekzioaren deialdia Vicente del Bosqueren eskutik.
Llorentek azaroak 19 Txileren aurkako partiduan jokatzeko aukera izangu du eta lehen aldiz eramango du espainiako selekzioaren kamiseta.
Espainiako selekzioaren azken deialdi honetan hauek izan dira hautatukako jokalariak:
- Atezainak: Iker Casillas (Real Madril) y Pepe Reina (Liverpool).
- Defentsak: David Albiol, Carlos Marchena (Balentzia), Álvaro Arbeloa (Liverpool), Joan Capdevila (Villarreal), Juanito Gutiérrez (Betis), Carles Puyol (Barcelona) y Sergio Ramos (Real Madril).
- Erdialdean: Xabi Alonso, Albert Riera (Liverpool), Santiago Cazorla, Marcos Senna (Villarreal), Cesc Fábregas (Arsenal), Xavi Hernández (Bartzelona) y Juan Manuel Mata (Balentzia).
- Aurrelariak: Daniel Güiza (Fenerbahce), Fernando Llorente (Athletic), Fernando Torres (Atlético de Madrid) eta David Villa (Balentzia).
Erlazionatutako sarrerak