Artxiboak: Urtarrila, 2009

Orain dela bi aste iurbentia Bilbao Basketek Damir Markotaren sarrera itxi egin zuen. Honen ondorioz, pibot fratsesa ACB ligatik kanpo uztea erabaki zen bere forma fisikoa hobe zezan. Nahiz eta ACB ligako taldetik kanpoan geratu, printzipioz Eurocup txapelketako partidatan jokatzekoa zen. Atzo iurbentiak jolastutako eta irabazitako (71-62) partidan ez zen Fred Weisen arrastorik ikusi, antza denez taldetik kanpo geratuko baita kontratua autsiz.

Weis 2004-2005 denboraldian ailegatu zen talde bilbotarraren hobekuntzan jokalari garrantzitsua izanez. Azken udan ez zuen bere selekzioan parte hartu, denboraldi hasierara beharrezko baino kilo gehiagorekin ailegatuz. Aurtengo denboradiko zenbakiak ohituta gintueneko baino zenbaki kaskarragoak egin ditu (2.3 puntu 4.4 errebote), Txus Bidorretak ez du gehiago jasan erabaki honetara ailegatuz.

Erlazionatutako sarrerak

Errege Kopa

Gaur goizean Madrilen izandako zozketan Errege Kopako laukia osatu da. Tau Baskoniak, txapelketan parte hartuko duen talde euskaldun bakarra, final laurdenetan Pamesa Valencia izango du aurkari bezala. Partida irabaziz gero, Bartzelona eta Real Madrilen arteko norgehiagokan txapelduna ateratakoaren aurka ikusiko da. Laukiaren bestaldean Dkv Juventut - MMT Estudiantes eta Unicaja - Kalise Gran Canaria izango dira partidak.

Errege kopa Madrilen ospatuko da otsailaren 19tik 22ra. Sarreren salmenta zozketaren bidez egingo da ACB.com webgunean, zozketan parte hartzeko izen-abizenak eman beharko dira asteazkenetik aurrera.

Erlazionatutako sarrerak

Tau Baskoniak Bartzelonako jokalari oiharen zerbitzuekin egin da. Vlado Ilievski, joko antolatzaile mazedoniarra, aurten Olimpija de Ljubljanan jolasten egon da talde gasteiztarraren aurka Euroligan jokatuz . Ilievskiren etorreraren batera Mustafa Shakurren irteera dator, aurrerantzean erabili daitekeen extrakomunitario leku bat libre utziz taldean.

Seguraski Tauren jokalari berria bere ACB ligako azken taldearen aurka jolasteko prest egongo da talde baskoniarrak Bartzelonan datorren larunbatean jolastuko duen partidan.

Erlazionatutako sarrerak

Errege Koparantz

Hiru euskal taldeen artean bi dauzkate Madrilgo errege kopan egoteko aukerak. Tau Baskonia han egongo da, eta bere ahalmen guztiak lehenengo lauen artean iristean jarri beharko ditu. Lau partida falta dira denboraldiko lehengo erdia amaitzeko eta bere aurkariak ikusita (CAI eta Bartzelona kanpoan, Estudiantes eta Gran Kanaria etxean), talde gazteiztarra ez du arazorik edukiko zozketako lehengo multzoan sartzeko bostgarren sailkatuaren gainean hiru partidako aldea baitauka.

Bilbotarrek aldiz, nahiz eta Gasteizen galde azken jaurdunaldiko euskal derbian, Madrilen egoteko aukerak mantentzen dituzte Donostiako taldeari esker. Bruesa GBCk Pamesari irabazi zion atzo, balentziarrek bilbotarren gainean zuten partida bateko aldea mantenduz. Zoritxarrez iurbentiaren egutegia ez da ain hona (Gran Kanaria eta Fuenlabrada kanpoan, Bartzelona eta Pamesa etxean). Lau hauetatik hiru irabaziz seguraski Madrilen egongo dira.

Bestalde, talde gipuzkoarrak Errege Kopa jokatzea oso hurrun ikusten du, baina behintzat azken garaipenari esker jeitsiera postuekiko partida bateko koltxoia lortu du, Murtziaren eta Cajasolen porrotei esker.

Erlazionatutako sarrerak

iurbentia Bilbao Basketek ia ia poltsikoan dauka Eurocup lehiaketako 16 talde onenen artean egoteko biletea CEZ Nymburki irabazi ondoren.

Txus Bidorretaren jokalariak partida ona bete zuten atzo arratsaldean txekiarren aurka. Talde bizkaitarra bere europear lehenengo partaidetzan oraindik ez da inoiz galtzeile izan. Nahiz eta azken emaitzak (79-92) alde handia erakutsi, partidaren hasieran bi tanldeen arteko maila ezberdintasuna ez zen guztiz ikusi, etxeko taldeak hirutan berdindu baitzuen elektronikoa.

Azken laurdenaren hasieran bilbotarrek 0-11ko partziala osatuz partidaren amaierara itxaron besterik ez zegoen. Partida honi esker iurbentiak lehengo postuan jarraitzen du bigarrenari bi partidako aldea ateraz, eta bakarrik hiru porrot jarraian utziko lukete talde bizkaitarra hurrengo fasearen kanpo.

iurbentia Bilbao Basket

3 - 0
KK Buducnost
1 -
2
1 -
2
1 -
2

Erlazionatutako sarrerak