Azken 10 minutuetan erabaki da Athleticen eta Osasunaren arteko Kopako final zortzirenetako joaneko neurketa. Osasunak aurrea hartu du Pandianik 82.ean sartutako golari esker, baina Llorentek kanporaketa berdindu du luzapenean. Amaieran, 1-1 eta nork eskuratuko duen hurrengo faserako txartela San Mamesen erabakiko da.

Hotza ez ezin, partidu aspergarria ere jasan behar izan dute Reyno de Navarran bildu diren jarraitzaileek. Joko ikusgarririk ez eta aukera gutxi gainera. Bi taldeak noraezean ibili dira minutu azkoz, baloiarekin zer egin jakin gabe. Ez bata eta ez bestea, ez dira erritmoa kontrolatzeko gai izan eta zelai erdiak ez du jaberik izan.

Osasunak eraman du arriskurik handiena etsaiaren area ingurura, baina ez ditu abagune garbirik izan. Gorritxoak hegaletatik saiatu dira gola sartzen baina Athleticen defentsa sendotasunez atera ditu baloiak Iraizozen area ingurutik. Bilboko taldea, ordea, baloi luzeak baliatuta saiatu da aurrea hartzen. Dena den, gaurkoan etxekoen atzeko gizonek hurbil-hurbiletik zaindu dute Fernando Llorente eta zurigorrien aurrelariak gorriak ikusi ditu defentsa saihesteko.

Bigarren zatian gauzak ez dira aldatu, 82. minutura arte behintzat. Pandianik aurrea hartu die Amorebieta eta Iraizozi, baloi solte bat jaso du area barruan eta sarera bidali du uruguaitarrak. Zoratu egin dira jarraitzaile nafarrak partidua bukatzear zegoela ikusita. Baina epaileak txistua jo arte ez dira norgehiagokak amaitzen eta Osasunak larrutik ordaindu du azken minutuetako lasaitasuna. 92. ean Llorentek Ricardo atezainaren aldaratzea aprobetxatu du partidua berdintzeko.

Kopako final zortzirenetako kanporaketa irekia dagoen arren, Athleticek errazago dauka aurrera egitea etxetik kanpo sartu duen golari esker.

Erlazionatutako sarrerak

3 Erantzunak
Kiroldegi

[...] Azken txanparekin nahikoa - Errege kopako Athletic eta Osasunaren arteko lehen partiduaren kronika. [...]

Kiroldegi
Sareblog - Asteko onena (2009-01-11) | Sareblog-(e)k esan zuen | Urtarrila 11, 2009 @ 17:09
Kiroldegi

[...] Azken txanparekin nahikoa - Crónica del primer partido de la copa del rey entre el Athletic y el Osasuna. [...]

Kiroldegi
Lo mejor de la semana en Sareblog (11-01-2009) | Asier Lozano-(e)k esan zuen | Urtarrila 11, 2009 @ 17:24
Kiroldegi

[...] Azken txanparekin nahikoa - Crónica del primer partido de la copa del rey entre el Athletic y el Osasuna. [...]

Kiroldegi
Sareblog - Lo mejor de la semana (11-01-2009) | Sareblog-(e)k esan zuen | Urtarrila 11, 2009 @ 17:37
Erantzun