Ekainaren 14an, Igandea, Bermeoko Ermiten 10. Martxa egingo da. Ez lehiakorra den froga honetan parte hartu nahi dutenek, bi ibilbide egin ahal izango dute: “Betikue“, 31 kilometroko luzera duen ibilbidea eta “Luzie“, 47 kilometroko luzera duen ibilbidea.
Bermeoko Ermiten 10. Martxa, Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldi zirkuituaren barruan dago eta honen helburua, Bermeoko Ermita ezberdinak lotzeko aukera eskaintzea da: Gaztelugatxe, San Miguel, Mañu, Aingeru Guardie, Almike eta Demiku. Gainera, martxa honetan parte hartzen duten kirolariek, Kantauri Itsasoa izango dute beti begibistan.
Martxa honen antolatzailea Sollube 707 Mendizale Taldea da eta honetan parte hartzeko interesik baduzue, euren webgunean aurkituko duzue behar de informazio guztia.
Iturria | Sollube 707 Mendizale Taldea
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
