Martxoan 28an, kirola eta bizikleta maite dutenentzat zuzendutako primerako ekimena egingo da Bilbon: Bilbao - Bilbao Zikloturisten Martxa. Martxa herrikoi honen irteera Deustuko Zubitik egingo da 8.30etatik 9.30etara bitartean, 5 irteera egingo dira 15 minutuan behin, parte-hartzaile bakoitzari ordutegi malgutasun erosoa emateko.
Ibilbideak ez du mendi-zailtasun handirik bere 114 kilometroetan eta helmugara 13:00etatik 14:30etarako tartean iritsi beharko da. Hona hemen martxaren ibilbidearen argazkia:
Bilbao - Bilbao Zikloturisten Martxan parte hartzeko, Zubiarteko merkataritza-zentruan eman dezakezue izena hurrengoko ordutegian:
- Osteguna, Martzoak 26 18:00tik 20:00 ra
- Ostirala, Martzoak 27 18:00tik 20:00 ra
- Larunbata, Martzoak 28 10:00tik 20:00 ra
- Igandea, Martzoak 29 07:00tik 09:00 ra
- Ziklismoko federazioaren lizentzia aurkeztuz gero izena ematerakoan -> 9 €
- Federazioaren lizentziarik gabe (egun bateko lizentzia)-> 14 €
Informazio guztia | Bilbao-Bilbao Zikloturisten Martxa
Erlazionatutako sarrerak





Atalak:
Etiketak:
