Urriaren 24an, larunbata, Bilbao Bizkaia Night Marathon frogaren lehenengo edizioa egingo da bizkaitar hiriburuan. Lasterketaren irteera arratsaldeko 20:00etan izango da Guggenheim museotik eta helmugara gaueko 02:00etan baino lehenago heldu beharko da.
Bilbao Bizkaia Night Marathon gau-lasterketan parte hartzen dutenek lau mailatan sailkatuko dira:
- Senior: 1991an edo lehenagoak.
- Beteranoak A: 35 eta 44 urte bitartean
- Beteranoak B: 45 eta 54 urte bitartean
- Beteranoak C: 55 gorakoak
Izena emateko epea igande honetan amaitzen da, urriak 18, eta ordaindu behar den kuota 40 eurotakoa izango da.
Informazio guztia | bilbaonightmarathon.com
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
