Boulder Liga 2010

Boulder Liga, 2002an hazi zen Gasteizko boulder zentroen ekimen bezala Boulderreko eskalada sustatzeko. 2010eko Boulder Ligako lehen froga Gasteizko Estadio Kiroldegian izango da datorren larunbatean, urtarrilak 23an, goizeko 9:00etatik aurrera.

Aurtengo Boulder Ligako zirkuitoaren datak hauek dira:

  • Urtarrilaren 23a - Estadio kiroldegia (Cervantes ibilbidea, 20 · Gasteiz)
  • Otsailaren 6an - K2 gimnasioa (Izarduy Komandantea, 18 · Gasteiz)
  • Otsailaren 20an - Amurrio (Bañueta polikiroldegia.)
  • Martxoaren 6an - Hegoalde gizarte etxea (Alberto Schommer, 10 · Gasteiz)

Frogen ordutegia:

Ligaren probak goizeko 10etan hasiko dira, honako ordutegia:

  • 9-9.30 h. Parte-hartzaileen berrespena eta elastikoak banatzea
  • 10-14 h. Kanporaketak
  • 17-19 h. Finalak
  • 19 h. Oparien zozketa

Aurtengo Boulder Liga sei kategoria izango ditu: gizonezkoen elitekoa, emakumezkoen elitekoa, emakumezkoen herrikoia, gizonezkoen herrikoia 18 urtez beherako gizonezkoena eta 18 urtez beherako emakumezkoena.

Informazio guztia | Euskal Mendizale Federazioa

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun