Igande honetan, Ekainak 28, Camille Extreme mendi lasterketa egingo da Izaban (Nafarroa), Izabako Kirol Elkarteak antolatuta. Lasterketari goizeko 9:00etan emango diote hasiera Izabako Erminea frontoi enparantzatik eta kirolariek, 31,4 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote.
Hona hemen Camille Extreme lasterketaren fitxa teknikoa:
- DISTANTZIA: 31.400 m
- PASOKO KONTROLAK: 5
- ANOA POSTUAK: 6 (3 likido eta 3 solido/likido) + helmugarena
- ERDIKO PASOA: Ezkaurre (18 km)
- DESNIBEL: 3.900 m (igo eta jeitsi gehituz)
- GUTXIENGO ALTUERA: 820 m (Izaba)
- GEHIENGO ALTUERA: 2.047 m (Ezkaurre)
- KLIMATOLOGIA: udaran goi mendietan izaten dena. Bero handia izan daiteke, haizea, ekaitza edota lainoa.
- DENBORA: 6 ordu
- ZAILTASUNA: Ertaina/Altua
Lasterketa honetan parte hartzeko ordaindu behar den kuota 25 eurotakoa izango da federatuentzat, eta 30 eurotakoa federatuta ez daudenentzat.
Informazio guztia | Izabako Kirol Elkartea
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
