Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Atletismo . Kirola - Part 13
Atalak: Atletismo

Bihar, Martxoak 19, Zestoako Kros Herrikoiaren XXI. edizioa egingo da goizeko 10.00etatik aurrera. Lehenengo lasterketak benjamin, alebin eta infantil mailakoak izango dira eta 11.30etan helduen txanda helduko da, 8.567 m. luzeerarekin gizonezkoentzat eta 5.607m. luezeerarekin emakumezkoentzat.

Izena emateko epea ez da oraindik amaitu, beraz biharko 10.30etararte izango duzue 3 eurotako kuota ordaintzeko (lasterketan bertan). Lasterketa guztien irteerak Gurutzea plazatik egingo dira eta helmuga berriz, herriko plazan izango da.

Iturria | Tiramillas.net

Erlazionatutako sarrerak

Martxoak 28an, Diego Garciaren oroimenezko Azkoitia-Azpeitia Maratoi-Erdiko hamaseigarren edizioa egingo da. Pasa den urtean, 1118 pertsona parte hartu zuten lasterketa honetan eta aurten, zirkuituaren aldaketa dela eta, lasterketa azkarragoa izango da aldapak kendu eta gero.

Lasterketaren irteera Azkoitin izango da, Julio Urkijo kaletik, eta herri honetan bi itzuli eman ostean, Azpeitiko atalera beste itzuli bat eman beharko da maratoi-erdia Loiola etorbidean amaitzeko.

Azkoitia-Azpeitia Maratoi-Erdian parte hartzeko kuota 18.50 eurotako prezioa izango du eta froga arratsaldeko 16.30etan izango da.

Informazio guztia | Azkoitia-Azpeitia XVI. Maratoi-Erdia

Erlazionatutako sarrerak

Martxoak 15 (Igandea), Sopelanako Herri Lasterketaren zazpigarren edizioa egingo da herriaren Udalaren eta Euskadiko Kutxaren babesarekin. Goizeko 10:30etatik aurrera, Sopelanako kaleak zeharkatuko ditu 8.300 metrotako luzeera duen lasterketa hau eta hasiera eta helmuga Sabino Arana kalean egongo dira.

Lasterketan parte hartzeko izena ematea Udaletxeko Hall Kulturalean egin daiteke, 18:00etatik 20:00etara, 94.406.55.19 telefono zenbakian edo 94.676.70.15 fax zenbakian. Udaletxetik aparte, ondoko tokietan ere izena emateko aukera egongo da: Deportes Bikila, (Fernandez del Campo kalea, 15 Bilbo), Kantxa Kirol (Torrene, 4 Algorta) eta munarriat@hispavista.com helbide elektronikoan. Izena emateko epea martxoaren 12an amaituko da eta lasterketaren egun berean ez da izena emateko aukerarik.

Erlazionatutako sarrerak

Martxoaren 22an, Udaberriko VII. Lasterketa Donostiarrak ospatuko da Donostiako kaleetan zehar. 10 kilometrotako luzeera duen lasterketa hau goizeko 10.00etan hasiko da Ibaetako Kanpuseko irteeratik eta Donostiako ohiko leku askotik igaroko da: Kontxa pasealekua, Hiri gunea, Kursaala, Alde zaharra eta Antigua auzoa.

Udaberriko VII. lasterketa honetan parte hartzeko informazio guztia, Donostiarrak taldeko webgunean lortu dezakezue.

Erlazionatutako sarrerak

Martxoaren 8an, Bilboko III. lasterketa mistoa ospatuko da Bizkaitar hiriburuan Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta. Lasterketa 5 kilometroetako izango da eta partaideak bi modalitatetan parte hartu ahal izango dute: Bikote lasterketa eta errelebo-lasterketa (4×400 metrotako lasterketa).

Irteera Uribitarte pasealekutik hasiko da eta zirkuituak zubizuri zubitik, Arrupetik, Euskalduna Jauregiatik eta Guggenheim museotik eramango ditu korrikalariak. Bikote lasterketa goizeko 10:30etan izango da eta errelebo-lasterketa 11:15etan.

Informazio guztia | Bilboko III. lasterketa mistoa

Erlazionatutako sarrerak