Atalak: Atletismo

Txingudi Hiria XII.Herri Lasterketa Hendaian

Datorren larunbatean, Martxoak 13an, Txingudi Hiria Herri Lasterketaren zazpigarren edizioa egingo da Hendaiako udalerrian. Froga hau arratsaldeko 16:30etan hasiko da eta kirolariek 12,5 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote.

Lasterketa, Bidasoa Atletiko Taldearen antolakuntzarekin egiten da eta Hendaia, Irundik eta Hondarribiatik igarotzen da. Izena emateko kuota 10 eurotako prezioa izango du aurretik ordaintzen bada eta 15 eurotako prezioa egunean bertan ordainduz gero.  Herri lasterketa honetan parte hartzeko asmoa baduzue, hona hemen izena emateko lekuak:

  • Irun: Base Leire Sport // Olamusu Kirolak
  • Hendaia: Office de Tourisme
  • Donostia: Apalategui Kirolak / Laister Kirolak / Robers
  • Zarautz: Nere Sport
  • Tolosa: Shanti Kirolak
  • Ordizia: Base Vicuña Sport
  • Beasain: Base Vicuña Sport
  • Bilbao: Bikila Kirola - Fernández del Campo kalea, 15
  • Iruinea: Zariquiegui Kirolak – Kale Nagusia, 25 // Atanasio Echarri Esparza - Estafeta
  • Baiona: Peytavin Sport
  • Maule: Roman Sport - 27 Rue Victor Hugo
  • Donibane Garazi: Maya Sport 18 Avenue du Jai Alai

Iturria | Atletismobat

Erlazionatutako sarrerak

Zumaiako Herri Lasterketa

Otsailaren 27an egingo dute Zumaiako Herri Lasterketa. Iaz zilarrezko ezteiak ospatu ondoren, berrikuntzaz beteta dator aurtengoan. Hori horrela, aurreko edizioetako ibilbidea aldatu egin da: Gernika parkean hasi eta amaituko da, eta atletek bi buelta eman beharko dizkiote hiri barruko zirkuitu bati. Ibilbidea, xehetasun osoz, Lubaki kiroldegian kontsultatu ahalko da; orain arte, bertan egiten zuten lasterketa. Parte-hartzaileak 17:00etan irtengo dira, eta gaztetxoentzako lasterketa, aldiz, ordu bat lehenago hasiko da.

Aipatzekoa da, halaber, asteburu horretan Zumaiak beste hainbat jarduera hartuko dituela. Larunbatean bertan txirrindularitza lasterketa prestatu dute eta azoka txikia egongo da. Hurrengo egunean, Urolako itsasadarra Gipuzkoako Piraguismo Txapelketaren agertoki izango da.

Erlazionatutako sarrerak

Arrigorriagako XI.Herri Krosa

Otsailaren 28an, igandea, Arrigorriagako Herri Krosaren XI. edizioa egingo da Bilbotik gertu dagoen bizkaitar udalerrian. Honetan parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina izen ematea Arrigorriagako Udal Kiroldegian egin behar da (946711021).

Lasterketa goizeko 12:00etan hasiko da eta kirolariek hurrengoko mailetan parte hartzeko aukera izango dute:

  • Txiki A - 500m. (11:00etan)
  • Txiki B - 1000m. (11:15etan)
  • Txiki C - 1500m. (11:15etan)
  • Laburra - 4800m. (12.00etan)
  • Klasikoa - 11.650m.(12.00etan)

Iturria | Urbikotriatlon.com

Erlazionatutako sarrerak

Idiazabalgo XXX. Herri Krosa

Datorren igandean, urtarrilak 31, Idiazabalgo Herri Krosaren XXX. edizioa ospatuko da gipuzkoar udalerri honetan. Goizeko 11:00etatik aurrera, lasterketak era honetan izango dira:

  • NESKA BENJAMINAK - 600 m.
  • MUTIL BENJAMINAK - 600 m.
  • NESKA ALEBINAK - 1100 m.
  • MUTIL ALEBINAK - 1100 m.
  • NESKA INFANTILAK - 1600 m.
  • MUTIL INFANTILAK - 1600 m.
  • Eguerdiko 12etan, lasterketa bakarra izango da:
  • NESKA eta MUTIL KADETEAK - 3.511 m.
  • HELDUAK eta BETERANOAK, EMAKUMEZKOAK eta GIZONEZKOAK - 10.182 m.

Lasterketa bukatzen duten, kadete, heldu eta beteranoek, diplomaz gain, hainbat oparien zozketan sartuko dira. Herri Krosan parte hartzeko epea urtarrilaren 29ra arte egongo da zabalik eta ordaindu beharko den kuota 5 eurotako izango da.

Erlazionatutako sarrerak

Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia

Maiatzaren 16an egingo den Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia, Munduko Kopako lehen froga izango da. Honetan parte hartu nahi dutenek, datorren astelehenetik aurrera izango du izena emateko aukera eta urtarrilaren 29ra arte egongo da epea zabalik.

Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren antolatzaileek 450 partaide inguru espero dute eta Munduko Kopako egutegia hauxe da:

  • Zegama-Aizkorri - Maiatzaren 16a
  • Chaberton Marathon (Montgènevre) - Abuztuaren 1ean
  • Pikes Peak Marathon (Colorado Springs) - Abuztuaren 22an
  • Sentiero delle Grigne SkyMarathon (Pasturo, Lecco) - Irailaren 19an
  • Mount Kinabalu International Climbathon - Urriaren 23/24a

Erlazionatutako sarrerak