Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Atletismo . Kirola - Part 3
Atalak: Atletismo

Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia

Maiatzaren 16an, Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren edizio berria ospatuko da Zegamako gipuzkoar herrian. Maratoia goizeko 9tan hasiko da, 42,195 kilometroko ibilbidea izango du eta froga hau Sky Runner World Series 2010 munduko kopako lehen proba izango da.

Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren sariak hauek izango dira:

Gizonezko Absolutoak :

  • 1º. Txapela, Garaikurra eta 1200 € eskudirutan2º. Garaikurra eta 600 € eskudirutan.
  • 3º. Garaikurra eta 300 € eskudirutan .
  • 4º. 150 € eskudirutan.
  • 5º. 100 € eskudirutan.

Beterano-Gizonezkoak:

  • 1º Txapela, Garaikurra eta bi lagunentzako bazkaritarako txartela.
  • 2º Garaikurra.
  • 3º Garaikurra.

Emakumezko Absolutoak

  • 1ª Txapela, Garaikurra eta 1200 € eskudirutan.
  • 2ª Garaikurra eta 600 €ko eskudirutan
  • 3º Garaikurra eta 300 € eskudirutan.

Beterano-Emakumezkoak:

  • 1º Txapela, Garaikurra eta bi lagunentzako bazkaritarako txartela.
  • 2º Garaikurra.
  • 3º Garaikurra.

Honetan parte hartzeko aurreinskripzioa urtarrilaren 18an hasi eta urtarrilaren 26an amaituko da.

Informazio guztia | Zegama-Aizkorri

Erlazionatutako sarrerak

San Silvestre

Abenduak 31an, San Silvestre herri lasterketa ospetsua egingo da Galdakaon. Honetan parte hartzen duten kirolariek honako mailetan sailkatuko dira:

  • Kimuak - 16:30etatik aurrera - 1.100 metroko ibilbidea
  • Kadeteak - 16:40etatik aurrera - 2.200 metroko ibilbidea
  • Junior-Beteranoak - 17:05etatik aurrera - 4.400 metroko ibilbidea
  • Absolutoak Emakumezkoak - 18:00etatik aurrera - 4.400 metroko ibilbidea
  • Absolutoak Gizonezkoak - 18:25etatik aurrera - 8.800 metroko ibilbidea

Galdakaoko San Silvestre herri lasterketan 8.550 euro banatuko dira saritan.

Erlazionatutako sarrerak

Juan Muguerza Nazioarteko Krosa

Datorren urteko urtarrilaren 24an, Juan Muguerza Nazioarteko Krosa egingo da Elgoibarko gipuzkoar udalerrian. Froga hau Gipuzkoako kirol-ekitaldirik ezagunenetako bat da eta aurten ere bost kategoria ezberdinetan sailkatuko dira honetan parte hartu nahi dutenek: kimuak, haurrak, kadeteak, juniorrak eta absolutuak.

60 urte baino gehiagoko historia du Juan Muguerza Nazioarteko Krosak; 1943. urtean Elgoibar kirol-klubeko atletismo zale talde batek Juan Muguerza Elgoibarko korrikalariaren omenez lasterketa bat sortzeko prozesua sustatu zuen. Nazioarte mailan arrakasta handia lortu zuen Muguerzak, diziplina desberdinetan. Aipatzekoa da, gainera, azken hamarkadotan atleta ezagun asko erakarri dituela krosak, tartean, bederatzi txapeldun olinpiko.

Informazio guztia | Mintxeta.com

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerak ez

San Silvestre

Urtero bezala, abenduaren 31n San Silvestre lasterketak egingo dituzte Euskadiko hainbat udalerritan. Horietan guztietan jai-giroa izango da nagusi, lehia kutsua guztiz baztertu gabe.

GIPUZKOA

BIZKAIA

ARABA

Gure zerrendan dauden beste San Silvestre lasterketen berri duzue?

Erlazionatutako sarrerak

Areeta - Bilbao Herri Lasterketa

2009ko Abenduaren 27an, Areeta-Bilbo Herri Maratoiaren XV. edizioa egingo da. Irteera Areetako Eduardo Coste kaletik egingo da goizeko 10:30etan eta honetan parte hartzen duten kirolariek 11.836 metroko ibilbideari ekin beharko diote.

Herri Maratoi honen helmuga Bilboko Uribitarte pasealekuan izango da, udaletxearen parean, eta izena emateko ordaindu beharko den kuota 10 eurotakoa izango da abenduaren 26ra arte eta 15 eurotakoa lasterketan bertan ordaintzen bada.

Informazio guztia | Club bhm

Erlazionatutako sarrerak