
Datorren Igandean, abenduak 20, Gasteizko Maratoi Erdiaren 39. edizioa ospatuko da Arabako hiriburuan. Lasterketa honetan uskadiko zein Espainiako Estatuko txoko desberdinetako korrikalariak elkartu ohi dira eta aurtengoa froga 21.097 metroko ibilbidea izango du.
Hasteko, Gasteizko erdigunetik egingo dute korrika parte-hartzaileek, eta, ondoren, hiri inguruko auzoak zeharkatuko dituzte. Frogaren irteera goizeko 10:45etan izango da Mendizorrotzatik eta helmuga leku berean jarriko dute.
Horrez gainera, lasterketan oinarrituta, argazki lehiaketa egingo dute berriro ere. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, aurreko urteetan edo aurten ateratako argazkiak aurkez ditzakete.
Informazio gehiago | Caja vital
Erlazionatutako sarrerak
Azaroaren 22an, igande honetan, Bermeoko IV. Duatloi txikia egingo da Aritzatxu Triatloi Taldearen antolakuntzarekin. Triatloi txiki hau umeentzat zuzenduta dagoen kirol ekimena da eta Bermeoko Polikiroldegiaren alboan dagoen supermerkatutik hasiko da goizeko 11:00etan.
Hona hemen Bermeoko Duatloi Txikia laugarren edizioan parte hartuko duten umeen sailkapena:
- Txikiak: 3-6 urtekoak.
- Umeak: 7-10 urtekoak.
- Gazteak: 11-13 urtekoak.
- Helduak: 14 – 16 urtekoak.
Duatloia doan izango da eta dortsalak Aritzatxu taldeak aurretik ikastetxeetara bananduko ditu.
Esteka | Aritzatxu Triatloi Taldea
Erlazionatutako sarrerak

Igande honetan, azaroak 22, Laudioko Harana Nazioarteko Krosa ospatuko da Laudioko udalerrian. Euskal froga hau Ellakuriko kirol-instalazioetan egingo da goizeko 10:00etatik aurrera eta arabako kirol-ekitaldirik ezagunetako bat izaten dan.
Europako Kros Txapelketarako puntuagarria den lasterketa honetan bi zirkuitu desberdin jarriko dituzte aurten ere Ellakuriko kirol-instalazioetan: 800 metrokoa eta 1.350 metrokoa. Laudio Atletismo Taldea arduratzen da urtero lasterketa antolatzeaz, eta 1985ean egin zuten estreinakoz.
Informazio guztia | Laudioko Nazioarteko Krosa
Erlazionatutako sarrerak

Igande honetan, azaroak 8, Behobia - San Sebastian lasterketaren edizio berri ospatu da eta aurten, Rafa Iglesiasek izan da froga ospetsu honen irabazlea. Salamancako Rafa Iglesiasek, egungo Espainiako maratoi txapelduna, 1:01:16ko denbora egin du eta Chema Martinezek, guztien artean faboritoa zena, bigarren postuan ageri da 1:02:46ko denborarekin.
Hirugarren postuan Marc Roig katalanak lortu du eta aurreneko euskal atleta, Martin Fiz (bosgarren). Zaleei eskainita zegoen aurtengo edizioa, baina eguraldi kaskarra izan da protagonista nagusia, dudarik gabe. 14.944 atletak hartu dute parte.
Hona hemen sailkapen finala:
- Rafael Iglesias 1h01:16
- Chema MartÃnez 1h02:46
- Marc Roig 1h04:18
- Luis del Aguila 1h04:43
- José Luis Capitán 1h04:47
- MartÃn Fiz 1h04:47
- Asier Cuevas 1h04:55
- Francisco Santos Rey 1h05:22
- David MartÃn 1h06:44
- Pablo vela 1h06:51
Argazkia | Gorka Estrada
Erlazionatutako sarrerak

Azaroaren 15ean, igandea, Bilboko Herri Krosaren XXII. edizioa ospatuko da bizkaitar hiriburuan. Irteera Bilboko Kale Nagustitik egingo da (BBKren egoitzatik) goizeko 11etan eta helmuga leku berdinean izango da. Honetan parte hartzen duten kirolariek Bilboko kaleak zeharkatzen dituen 10 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote eta guztira 6.500/7.500 korrikalari espero dira.
Hona hemen Bilboko Herri Krosaren ibilbidea:
IRTEERA Gran VÃa 30/32 BBK - Plaza Circular - Buenos Aires - Udaletxea - Vda. de Epalza - Arenal - Navarra - Plaza Circular - Hurtado de Amezaga - Plaza Zabálburu - AutonomÃa - Avda. del Ferrocarril - Sabino Arana - Sagrado Corazón - Gran VÃa - Máximo Aguirre - Plaza Euskadi - Puente de Deusto - Lehendakari Aguirre (carril izquierdo) - Sarriko (giro) - Lehendakari Aguirre - Puente de Deusto - Alameda Mazarredo - Lersundi - Cosme Echevarrieta - Alameda Mazarredo –Gran VÃa 30/32 BBK HELMUGA
Bilboko Heri Krosean parte hartu ahal izateko, 5 eurotako kuota ordaindu beharko da (4 eurotakoa BBK26 txartelaz ordainduz gero) hurrengoko lekuetan:
- BILBO - BBKren Kultur Aretoa, Elkano kalea, 22
- GETXO - BBK Algorta, Torrene kalea, 10
- LEIOAKO UNIBERTSITATEA - BBK Eraikin nagusia (Liburutegiaren ondoan)
- BARAKALDO - BBK, Herriko Plaza, 5
- SANTURTZI - BBK, Murrieta hiribidea, 8
- DURANGO - BBK, Zumalacarregui, 20
Informazio guztia | Herrikrosabbk.com
Erlazionatutako sarrerak