
Azaroaren 8an, igandea, Behobia - San Sebastian lasterketaren edizio berria ospatuko da. 20 kilometroko ibilbidea duen frogaren irteera Behobiatik (Irungo nazioarteko zubitik) egingo da goizeko 10:25etatik aurrera, gurpildun aulkietan doazenentzat, eta 11:00etatik aurrera oinezko kirolarientzat.
Lasterketa hau Fortuna Kirol Elkartearen laguntzaz antolatuko da eta izena emateko kuota 28 eurotako prezioa izango du. Honetan parte hartzen dutenek, 5 kategoria desberdinetan sailkatuko dira: Junior, Promesak, Seniorrak, beteranoak eta Ezinduak.
Iturria | Behobia-Sansebastian
Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 6an, Osasunaren aldeko herri lasterketaren XIV. edizioa ospatuko da Bilbon. Froga hau Bilboko Herri Maratoiaren antolakuntzarekin egingo da eta honetan edozein atletak hartu dezake parte, federatua zeinn ez federatua.
Osasunean Bizitzeko Lasketa Herrikoian 3 ibilbide desberdin egiteko aukera izango dute atletek: 2000 metro, 6000 metro eta 10000 metro. Lasterketaren irteera goizeko 11etan izango da Etxebarri parketik eta frogan parte hartzeko 6/3 eurotako kuota ordaindu beharko da.
Iturria | Club bhm
Erlazionatutako sarrerak

Urriaren 24an, larunbata, Bilbao Bizkaia Night Marathon frogaren lehenengo edizioa egingo da bizkaitar hiriburuan. Lasterketaren irteera arratsaldeko 20:00etan izango da Guggenheim museotik eta helmugara gaueko 02:00etan baino lehenago heldu beharko da.
Bilbao Bizkaia Night Marathon gau-lasterketan parte hartzen dutenek lau mailatan sailkatuko dira:
- Senior: 1991an edo lehenagoak.
- Beteranoak A: 35 eta 44 urte bitartean
- Beteranoak B: 45 eta 54 urte bitartean
- Beteranoak C: 55 gorakoak
Izena emateko epea igande honetan amaitzen da, urriak 18, eta ordaindu behar den kuota 40 eurotakoa izango da.
Informazio guztia | bilbaonightmarathon.com
Erlazionatutako sarrerak

Igande honetan, Urriak 18, Donostiako Oinezko Herri Lasterketaren XIII. edizioa ospatuko da. Irteera Madrid hiribidetik egingo da goizeko 10:00etatik aurrera, helmuga Anoetako estadioa izanik, eta 15 kilometroko ibilbideak hiriko txokorik adierazgarrienak ikusteko parada emango ditu.
Gipuzkoako Atletismo Federakuntzak antolatuta, Korrikalariez gain, gurpil-aulkian nahiz lerrokako patinetan doazen lagunek ere hartu ahalko dute parte proban. Gutxienez 16 urte dituzten atletek (federatu nahiz ez-federatuak) eman dezakete izena, eta bost kilometroro anoa-postuak jarriko dituzte.
Iturria | 15kmsansebastian.com
Erlazionatutako sarrerak

Datorren astelehenan, urriak 12, Aiarako Haranaren Errepide Lasterketaren bigarren edizioa egingo da. Lasterketaren antolakuntza lanetan Laudio, Amurrio eta Aiarako udalak eta Tubos Reunidos, Caja Vital eta Escor Vitoria enpresak egongo dira eta honetan, izean eman duen guztiak har dezakete parte.
Lasterketa goizeko 11:00etan hasiko da Laudioko Zumalakarregi etorbidetik eta honetan parte hartzen duten kirolariek 15 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote. Zirkuitua Espainiako Atletismo Federazio Sareak (EAFS) homologatu du eta honen helmuga Amurrioko Larrinaga kalean izango da.
Honetan parte hartzeko inskripzio kuota 10 eurotako izango da, 20 eurotakoa lasterketaren egunean bertan ordaintzen bada.
Informazio guztia | www.clublablanca.com - valledeayala@clublablanca.com
Erlazionatutako sarrerak