
Urriak 11an, Artxandako Igoeraren hamargarren edizioa egingo da. Irteera Bilboko Uribitartetik egingo da goizeko 10:30etan eta 9.920 metro ostean, lasterketa Artxandako aparkalekutan amaituko da.
Froga honetan edozein atletak parte hartzeko aukera izango du, federatua zein ez federatua egon eta ordaindu beharko den kuota 6 eurotakoa izango da (10 euro egun berean ordaintzen bada).
Erlazionatutako sarrerak

Urriak 3an, Arriarango Duatloi Kross-aren lehenengo edizioa egingo da Beasaingo udalerrian. Froga hau Intxaurpe elkarteak eta Goierriko Triatloi taldeak antolatu du eta Gipuzkoako eta Euskadiko Mendi Duatloi Txapelketaren barne dago.
Lasterketa Beasaingo Arriaran plazatik hasiko da arratsaldeko 16:00etan eta hiru atal izango ditu
- 1. atala: Mendi lasterkea - 6 Km
- 2. atala: Mendi bizikleta - 20 km
- 3. atala: Mendi lasterketa - 3 km
Guztira 29 kilometro izango dituen froga honetan parte hartzeko kuota 15 eurotako izango da federatuentzat eta 20 eurotakoa federatuta ez daudenentzat. Izena emateko asmoa baduzue, irailaren 15etik aurrera egiteko aukera izango da Euskadiko Triatloi Federazioaren webgunetik.
Izena emateak Irailean 15 etik aurrera egingo dira eta Euskadiko Triatloi Federazioak kudeatuko ditu bere webgunetik.
Iturria | Euskadiko Triatloi Federazioa
Erlazionatutako sarrerak

Irailaren 27an, Berdintasuna eta Kulturartekotasunaren Lasterketaren zazpigarren edizioa egingo da Bilbon. Lasterketa goizeko 11:00etatik aurrera hasiko da Uribitartetik eta 8.000, 4.000 eta 2.000 metroko ibilbidea egiteko aukera egongo da.
Frogan parte hartzeko izen-ematea irailaren 26ra arte egongo da zabalik eta honako kuotak ordaindu beharko dira, ibilbidearen araberan:
- 8.000 m - 6 euro
- 4.000 m - 5 euro
- 2.000 m - 3 euro
Iturria | Clubbhm
Erlazionatutako sarrerak

Irailaren 20an, Bilboko X. Emakumeen Lasterketa egingo da bizkaitar hiriburuko kaleetan zehar. Sarrera Uribitartetik egingo da, udaletxearen aurreko aldean, goizeko 11:00etan eta lasterketa 8000 / 4000 / 2000 metroko ibilbidea izango du.
Lasterketa herrikoi honetan parte hartzeko kuota 2 eurotakoa izango da eta izena emateko epea irailaren 19an itxikiko da. Lasterketa Herrikoia denez, ez dira kategoriarik egongo eta gainera, irristailuak erabiltzeko aukera izango dute honetan parte hartu nahi dutenek.
Iturria | club bhm
Erlazionatutako sarrerak

Irailak 20an, igandea, Alzheimeren Aldeko Egun Mundialaren I. Herri Martxa ospatuko da Bilbon. Martxa Uribitarteko etorbidetik hasiko da goizeko 11:00etatik aurrera eta 7500 metrotako ibilaldia izango du.
Honetan parte hartzeko ez da kuotarik ordaindu beharko eta izena emateko azken eguna Irailaren 19an izango da. Alzheimeren Aldeko Egun Mundialaren I. Herri Martxa Guggenheim museotik, Euskalduna Jauregitik, Doña Kasilda parketik eta Bilboko Arte Eder museotik igaroko da, beraz, honetan parte hartzen dutenek primerako eszenatokia izango dute.
Iturria | Club bhm
Erlazionatutako sarrerak