Atalak: Estropadak

Traineruen San Miguel Liga

Orain dela gutxi, ACT elkartearen urteko hirugarren batzar orokorra egin zen. Elkarteko kide diren klub guztiek parte hartu zuten batzar honetan, estropaden 2010ko San Miguel ligaren egutegia onartu zen:

  • Uztailak 3 - Bilbo
  • Uztailak 4 - Bandera Telefónica (Donostia)
  • Uztailak 10 - Pedreña
  • Uztailak 11 - Astillero
  • Uztailak 17 - Moaña
  • Uztailak 18 - Galizia
  • Uztailak 24 - Pasai San Juan
  • Uztailak 25 - Pasai San Pedro
  • Uztailak 31 - Getxo
  • Abuztuak 1 - Zumaia
  • Abuztuak 14 - Zarautz
  • Abuztuak 15 - Zarautz (Bi jardunaldiko Bandera)
  • Abuztuak 21 - Kaiku (Portugalete)
  • Abuztuak 22 - Hondarribia
  • Abuztuak 28 - Orio
  • Abuztuak 29 - Castro
  • Irailak 18 - Bermeo
  • Irailak 19 - El Corte Inglés (Portugalete)

Iturria | Ligasanmiguel.com

Erlazionatutako sarrerak

Estropadak

Ostiral honetan, uztailak 31, Euskadiko Traineru Txapelketa jokatuko da Hondarribian eguerdiko 12:00etatik aurrera. Aurtengo txapelketan 8 traineruk hartuko dute parte, baina gipuzkoako txapeldun den San Pedroek eta Zarautzek uko egin diote txapelketan parte hartzeari.

Ohorezko txandan Kaikuk, Urdaibaik, Hondarribiak eta Oriok egingo dute arraun, eta lehenengoan Santurtzik, Arkotek, Koxtapek eta Donostiak.

Erlazionatutako sarrerak

Traineruen San Miguel Liga

Asteburu honetan, arraunaren hitzordu berria izango dugu galiziako Moaña herrian egingo den estropadaren XXVII. ekitaldia dela eta.

Bi estropada jokatuko dira herri berean, larunbatean bata, igandean bestea, eta San Miguel Ligako ontziek Galizian egingo duten azken geltokia izango da. Larunbatez, eta arratsaldeko 6retan hasita, Ria de Vigo Sari Nagusia estropada hasiko da eta igande eguerdian (12:00) Fandicosta Sari Nagusiak hartuko du txanda.

Estropada bakoitza puntuagarria izango da San Miguel Ligako sailkapenari begira, baina Moañako herriko Bandera bi jardunaldietako denborak batuz erabakiko da: larunbatekoa eta igandekoa. Estropada zuzen-zuzenean eskainiko dute ETBk eta TVG Galiziako Telebistak, 17:30an, emakumezkoen estropada hastearekin bat.

Ontziek 5.556 metroko ibilbidea osatu beharko dute (hiru itsas milia), lau luze eta hiru ziabogekin. Gizonezkoen lehiaketan jokoan egongo da San Miguel Liga bera. Naturhouse Castrok sei puntuko alde mamitsua lortu du dagoeneko San Pedrorekiko, baina pasaitarrek eta Hondarribiak ez dute hain azkar amore eman nahi. Castro menderatu beharko dute Moañan Gipuzkoako bi ontziek, kantabriarrek sailkapenean ihes egin ez dezaten.

Estropada hiru txandatan banatuko da:

  • 1.go txanda: Arkote, Samertolameu Meira, Tiran Pereira eta Zumaia Altuna y Uria ariko dira, San Miguel Ligako lehen bi estropadak jokatu ondoren 9. eta 12. postuen artean dauden ontziak.
  • 2. txanda: San Miguel Ligako sailkapenean 5., 6., 7. eta 8. postuetan duaden ontziak lehiatuko dira elkarren aurka: Pedreña, Grupo Eibar Orio, Kaiku Ambilamp eta Zarautz Inmobiliaria Orio.
  • 3. txanda: San Miguel Ligako sailkapenean buruan dauden lau klubek parte hartuko dute: Urdaibai Umpro Avia, Hondarribia, Naturhouse Castro eta San Pedro Ecolmare


Iturria |
Liga ACT

Kiroldegin | Estropadak | San Miguel Liga

Erlazionatutako sarrerak

Traineruen San Miguel Liga

Asteburu honetan, San Miguel Ligaren (TKE Liga) lehenengo bi frogak egin ziren. Larunbatean, Telefonica Bandera - Bilbao Hiri Sari Nagusiko XI. estropada egin zen eta honetan, Castroko trainerua izan zen garaile, San Pedro Ecolmare eta Hondarribiako taldeen atzetik.

Igandean berriz, La Navaleko Mendeurreneko Bandera jokatu zen eta honetan, San Pedro Ecolmare taldeak eraman zuen garaipena, Castro eta Hondarribiako traineruen aurretik.

Hona hemen, Traineruen San Miguel Ligaren sailkapen nagusia:

1
San Pedro Ecolmare
23
2
Castro
23
3
Hondarribia
20
4
Urdaibai Umpro Avia
15
5
Candy ORIO G.Eibar
14
6
Zumaia Altuna y Uria
13
7
Pedreña
13
8
Zarautz Inmob. Orio
12
9
Kaiku
10
10
Tiran Pereira
7
11
Samertolameu
4
12
Arkote
2

Erlazionatutako sarrerak

Estropadak

Bihar, uztailak 5, La Navaleko Mendeurreneko Bandera estropada egingo da Portugaleteko bizkaitar udalerrian. Estropada hau San Miguel Ligako (TKE Liga) bigarren hitzordua bihurtuko da eta eguerdiko 12:00etan hasiko da.

Estropadako txanda banaketa bezperako estropadako sailkapen orokorraren araberakoa izango da. San Miguel Liga eta Caja Madrid Koroa irabazi nahi dituzten 12 ontziak hiru txandatan banatuko dira. Lehen txandan 9. eta 12. postuen artean sailkatutako ontziek parte hartuko dute, eta beste bi txandak sistema beraren bitartez erabakiko dira.

Iturria | Liga ACT

Kiroldegin | Estropadak | San Miguel Liga

Erlazionatutako sarrerak