Atalak: Estropadak

Estropadak

Bilboko itsasadarrak, Telefonica Bandera – Bilbo Hiria Sari Nagusia XI. Estropada hartuko du datorren larunbatean, uztailak 4. TKE Ligaren lehen hitzordua izango den sari nagusi honetan 12 ontzi parte hartuko dute eta hasiera arratsaldeko 18:00etan izango da.

Orio da Telefonica Bandera-Bilbo Hiria estropadan garaipen gehien lortu dituen kluba, hiru garaipenekin. Astillerok eta Castrok bina bandera lortu dituzte, eta beste traineruok estropada bana irabazi dute: Urdaibai, Pasai Donibane eta Hondarribia. Traineruek hiru itsas miliako bidea egin beharko dute, 5.556 metro, lau luze eta hiru ziaboga, erlojupekoan.

Lehiaketa hiru txandatan banatuko da:

  • 1.go txanda: Arkote, Tiran Pereira eta TKE Ligara igo diren Kaiku Ambilamp eta Samertolameu ontziek parte hartuko dute. Lehiaketa buruz buruko erlojupekoa izango da.
  • 2. txanda: Pasa den denboraldian TKE Ligako sailkapen orokorrean 5. eta 8. postuen artean sailkatu ziren traineruek parte hartuko dute txanda honetan. Lehiaketa buruz buruko erlojupekoa izango da.
  • 3. txanda: Pasa den denboraldian TKE Ligan lehen lau postuetan sailkatu ziren ontziek parte hartuko dute azken txandan. Txanda hau ere buruz buruko erlojupekoa izango da.

Telefonica Bandera – Bilbo Hiria Sari Nagusia XI. Estropada ETBk eskainiko du zuzenean.

Informazio guztia | Liga ACT

Erlazionatutako sarrerak

Traineruen Euskotren Liga - Egutegia

Uztailaren 11tik Abuztuaren 16ra arte, Traineruen Euskotren Liga egingo da gure itsasoetan (emakumezkoen liga), TKE Ligaren homologoa. Liga honetako lehen estropadak ikusteko aukera Galiziako O Groven izango dugu eta hortik aurrera, egutegi hau jarraituko da:

  • Uztailak 11 - Bandeira Concello de Ogrove - Ogrove - 17:30
  • Uztailak 12 - B. Concello de Pontevedra - Pontevedra - 11:30
  • Uztailak 25 - Bandera Marina de Cudeyo - Pedreña - 18:30
  • Uztailak 26 - Plentziako Ikurriña - Arkote - 11:30
  • Abuztuak 1 - Zumaiako Ikurriña - Zumaia - 18:30
  • Abuztuak 2 - Getxoko Estropaden Ikurriña - Getxo - 11:30
  • Abuztuak 15 - Zarauzko Estropadak (1) - Zarautz - 17:30
  • Abuztuak 16 - Zarauzko Estropadak (2) - Zarautz - 11:30


Iturria | Liga ACT

Erlazionatutako sarrerak

Traineruen TKE Liga

Udarekin batera, estropadak ikusteko aukera izango dugu berriro ere gure itsasoetan. Uztailaren 4tik Irailaren 20ra arte, Traineruen TKE Ligaz gozatzeko unea izango dugu eta lehenengo froga Bilboko hirian izango da.  Hona hemen, Traineruen TKE Ligaren frogen egutegia:

  1. XI Bandera Telefonica - GP Villa de Bilbao - Bilbo - Uztailak 4 - 18:00
  2. Bandera Centenario de la Naval - Portugalete - Uztailak 5 - 12:00
  3. XII Bandera Telefonica - GP Concello Ogrove - Ogrove - Uztailak 11 - 18:00
  4. Bandeira Ria de Pontevedra - Pontevedra - Uztailak 12 - 12:00
  5. XXVII Bandeira Concello Moaña - P. Ría Vigo - Moaña - Uztailak 18 - 18:00
  6. XXVII B. Concello Moaña - P. Fandicosta - Moaña - Uztailak 19 - 12:00
  7. V Bandera Marina de Cudeyo - GP Dynasol - Pedreña - Uztailak 25 - 19:00
  8. Plentziako XXI. Ikurriña - Plentzia - Uztailak 26 - 12:00
  9. Zumaiako XXIV. Ikurriña - Zumaia - Abuztuak 1 - 19:00
  10. Getxoko Estropaden XXXI. Ikurriña - Getxo - Abuztuak 2 - 12:00
  11. Zarauzko XXXII. Estropadak 1 - Zarautz - Abuztuak 15 - 18:00
  12. Zarauzko XXXII. Estropadak 2 - Zarautz - Abuztuak 16 - 12:00
  13. Hondarribiko XXII. Ikurriña - GP Mapfre - Hondarribia - Abuztuak 22 - 17:00
  14. Kofradiaren XV. Ikurriña - Pasai San Pedro - Abuztuak 23 - 12:00
  15. XI Bandera Flaviobriga - Castro Urdiales - Abuztuak 29 - 17:00
  16. XVII. Ikurriña Inmobiliaria Orio - Orio - Abuztuak 30 - 12:00
  17. Bermeo Hiriko XXVII. Ikurriña - Bermeo - Irailak 19 - 17:00
  18. XXXV Bandera El Corte Inglés - Portugalete - Irailak 20 - 12:00

Traineruen TKE Ligan goi mailako 12 taldek parte hartuko dute:

  • Arkote Kaiku
  • Urdaibai
  • Zumaia
  • Zarautz
  • Orio
  • Pasai San Pedro
  • Hondarribia
  • Tiran (galizia)
  • Samertolameu (galizia)
  • Pedreña (kantabria)
  • Castro (kantabria)

Informazio guztia | Liga ACT

Erlazionatutako sarrerak