
Athleticek eta Iker Muniain jokalariak akordioa sinatu dute honen kontratua 2015eko ekainaren 30era arte luzatzeko. Bere deuseztatze klausula 36 eta 45 milioi euro bitartekoa izango da lortutako kirol helburuen arabera. Iker Muniainek 16 urte ditu eta akordio honen bitartez, 22 urte izan arte Athleticen jarraituko du.
Iturria | Athletic-Club
Erlazionatutako sarrerak

Euskadiko Federazioaren webgunean iragarri den bezala, jokatzea ezinezkoa dela adierazi du jokalariekin akordiorik ez baitute lortu abenduaren 22koa jokatzeko.
Euskal Federazioak Euskal Selekzioaren izena onartu zuen eta zazpi herrialdeetako jokalariak sartzeko aukera, baina oharraren arabera, akordio hori ez zuten jokalari guztiek onartu. Hona hemen Euskadiko Futbol Federakundea oharra:
Euskadiko Futbol Federazioaren azalpena
Euskadiko Futbol Federazioko zuzendaritza berriaren lehentasuna izan da selekzio nagusiak jokatzen duen neurketa berreskuratzea. Etorkizunean ere hala izango da Euskal Futbolaren Batzar Orokorrean adostu zen gisara.
Hala ere, Federazioak onartu beharra dauka orain arte huts egin duela.
Hasiera batean jokalari batzuk prest zeuden partida jokatzeko. Euren jarrera positiboari esker aurrera egiteko bideak adostu ziren. Batetik, selekzioari Euskal Selekzioa deitzea adostu zen. Bestetik, Federazioak ofizialtasunaren aldeko apustua egiteko konpromisoa berretsi zuen. Era berean, zazpi herrialdeetako jokalariak aintzat hartzea adostu zen.
Jokalari guztiek, ordea, ez zuten bat egin adostutakoarekin, eta Federazioak ez zuela ofizialtasunaren alde nahikoa egiten argudiatuz uko egin zioten partida jokatzeari.
Egoera honen aurrean hainbat bilera egin dira alde guztien artean azken hiru hilabeteetan. Bilera horietan Selekzioko aukeratzaileek eta klubetako aginteriek ere hartu dute parte –Federazioak eskerrak eman gura dizkie egin duten ahaleginarengatik-. Hala ere, ezinezkoa izan da abenduaren 22an jokatzea aurreikusita zegoen partida berreskuratzea. Azkenean, jokalari guztiek egin diote uko neurketan parte hartzeari.
Euskadiko Futbol Federaziok ez du gertatutakoaren gaineko baloraziorik egingo. Hala ere, aurrera begira lanean jarraitzeko asmoa daukala berretsi gura du.
Erakunde onentzat desengainu handia izan da gertatutakoa, eta, era berean, pena dauka euskal gizartearen sektore askotan neurketa berreskuratzeko aukerak sortu duen ilusioaren aurrean norgehiagoka antolatzeko aukerarik ez izateagatik. Bestalde, benetan ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko euskal futbola osatzen duten taldeak bigarrenez diru sarrera barik lagatzea deitoratu gura du Federazioak.
Iturria | Euskadiko Futbol Federakundea
Erlazionatutako sarrerak

Gaur, azaroak 11, Athletic eta Rayo taldeen arteko partida ikusteko aukera izango dugu San Mames futbol zelaian. Norgehiagoka arratsaldeko 21.00etan hasiko da eta Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Madrilgo taldearen aurka jokatzeko:
- Iraizoz
- Toquero
- Koikili
- Ustaritz
- Amorebieta
- David Lopez
- Llorente
- Gabilondo
- Armando
- Susaeta
- Iraola
- Orbaiz
- Etxeberria
- Gurpegi
- Castillo
- Diaz de Cerio
- Javi Martinez
- De Marcos
- Iago
Partida garrantzitsu hau GOL TV eta Canal + Liga telebistan ikusteko aukera egongo da.
Erlazionatutako sarrerak

Osasunak 1-0 irabazi zion atzo Xerezi itzulerako partidan eta joanekoan 1-2 irabazi zutenez, Errege Kopako hurrengo faserako txartela lortu du talde nafartarrak.
Atzoko partida aspergarria jolastu ondoren, kanporaketa 1-3ko emaitzarekin amaitu da eta Dady-ren gola erabakiorra izan zen Reyno de Navarra futbol zelaian.
Fitxa teknikoa:
- Osasuna: Roberto; Azpilikueta, Sergio, Miguel Flaño (Roversio, 92. min), Monreal(Camuñas, 41. min); Masoud, Ruper, Vadocz, Calleja; Galan (Pandiani, 74. min) eta Dady.
- Xerez: Chema; Francis, Leandro,David Prieto, Redondo (Armenteros, 75. min); Calvo (Antoñito, 46. min),VÃctor Sanchez (Abel Gomez, 58. min), Bergantiños, Momo; Orellana eta MarioBermejo.
Erlazionatutako sarrerak

Athleticek bana egin zuen atzo Nacionalen aurka eta berdinketari esker, Vienan puntu bat lortuz gero, talde bizkaitarra UEFA Europa Leagueko final hamaseirenetan egongo da. Atzoko partida hamaika metroetatik erabaki zen, nahiz eta bi taldeek aukera ugari sortu 90 minutuetan zehar, eta bi golak penaltiz sartu ziren (Etxeberriak 84. minutuan eta Edgarrek 62. minutuan).
Athleticek L multzoko bigarren tokian dago zazpi punturekin eta lider moduan Werder Bremen taldea aurkitu dezakegu. Atzoko partida dela eta, euskal taldeak bi jokalari lesionaturekin bueltatu da etxera: Fernando Llorente, min muskularra eskuin izterreko barnealdian, eta Ustaritz, eskuin eskuko hatzaren falangearteko gertuko artikulazioan zartadura.
Erlazionatutako sarrerak