Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Futbola . Kirola - Part 8
Atalak: Futbola

Espanyol 1 - Athletic 0

Athletic esku hutsik itzuli da etxera Montjuicetik. Ez zurigorriek ezta perikitoek ere ez dituzte garaipena eskuratzeko meriturik egin, baina bilbotarrek asko protestatu duten jokaldi eztabaidagarri batean epaileak penaltia adierazi du eta azkenean Espanyolek lortu ditu 3 puntuak.

Kopako etsipena lehen bait lehen ahaztea zen gaurko eginkizuna. Behin jaitsiera postuak atzean utzita, iazko ligako sailkapena hobetzea da lehoien helburua gelditzen diren jardunaldietan, baina gaurkoan ez dute aurrerapausorik ematerik izan.

Pochettinoren taldeak tentsio handiz ekin dio neurketari. Asko zeukan jokoan Bartzelonako taldeak eta aurreneko minutuetan nabaritu da. Dena den, partidua aurrera egin ahala, zurigorriak baloiaz jabetu dira eta gola egiteko aukerak eskasak izan badira ere, Espanyolek baino arrisku handiagoa sortu du.

Margakailua ez da mugitu lehenbiziko 45 minutuetan. Aldageletatik bueltan, perikitoak berriz joan dira 3 puntuen bila eta Luis Garciak Iraizoz gainditzeko aukera izan du bigarren zatia hasi eta 4 minutura. Athleticen atezaina bikain luzatu da eta baloia gelditu du. 60.ean Montjuicen bildutako zaleek gola abestu dute baina Callejonen jaurtiketa ez da barrura joan, gutxigatik bada ere.

Partidua erabaki duen jokaldia 68. minutuan iritsi da. Corominasek arean sartu eta bere burua lurrera bota du Gurpegiren kontaktua nabaritu duenean. Epaileak penaltia ikusi du eta protestatzeagatik txartel horia atera dio Andosillakoari. Luis Garciak ez du hutsik egin.

Espanol atzean sartu da eta Athletic ez da kikildu, baina gaurkoan, Llorentek eta Ion Velezek lehen eta Toquerok gero ezin izan dute ezer ez egin. Bakar-bakarrik izan dira erasoaren goialdean eta zailtasun handiak izan dituzte baloiak jaso eta jokatzeko.

Partiduaren azken txanpan  Javi Martinezek berdinketa lortzeko aukera izan du baina bere jaurtiketa kanpora joan da eta markagailua ez da mugitu: 1-0 Espanyolentzat.

Erlazionatutako sarrerak

Aupa Athletic!

Gaur inoiz baino gehiago…AUPA ATHLETIC!

Athletic Kopa 2009

Sorte on gaurko finalean Kiroldegiko blogarien partetik !

Erlazionatutako sarrerak

Osasuna

Gaur, Maiatzak 3, Osasuna eta Recreativoren arteko partidua ikusteko aukera izango dugu. Partidua arratsaldeko 17.00etan hasiko da Reyno de Navarra futbol zelaian eta Osasunak sailkapeneko azken postuetatik urruntzekoa aukera bikaina izango du gaur. Hona hemen Camachoren deialdian sartu diren jokalariak:

  • Ricardo
  • Roberto
  • Monreal
  • Miguel Flaño
  • Josetxo
  • Javier Flaño
  • Azpilicueta
  • Sergio
  • Puñal
  • Delporte
  • Nekounam
  • Juanfran
  • Plasil
  • Masoud
  • Vadócz
  • Hidalgo
  • Portillo
  • Pandiani

Partidu honen epailea Rodriguez Santiago izango da.

Erlazionatutako sarrerak

Athletic Club

Gaur, Maiatzak 3, Sporting eta Athleticen arteko partidu garrantzitsua izango da El Molinon futbol zelaian. Partidua arratsaldeko 17.00etan hasiko da  eta Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Sportingen aurka jokatzeko:

  • Iraizoz
  • Toquero
  • Koikili
  • Amorebieta
  • Del Olmo
  • Llorente
  • Armando
  • Susaeta
  • Iraola
  • Etxeberria
  • Aitor Ocio
  • Ion Vélez
  • Muñoz
  • Javi Martínez
  • Etxeita
  • Eneko
  • Adrién Goñi
  • Balenziaga

Partidu honen epailea Teixeira Vitienes izango da.

Erlazionatutako sarrerak

Athletic

Athleticek beste pauso garrantzitsu bat eman du mailari eusteko helburuari begira. Salbazioa ez dago matematikoki ziurtatuta, baina Caparrosek esan duen bezala, gaur Racingen aurka lortutako 3 puntuak erabakigarriak izan daitezke.

Fernando Llorente izan da protagonista erasoan egindako lan bikainagatik, baina bere gainetik Gonzalez Vazquez epailea nagusitu nahi izan da San Mamesen, 17 txartel hori eta gorri bat aterata. Talde zurigorria 9 jokalarirekin utzi du eta Racing 8rekin, gogorra izan ez den partidu baten.

Athleticek lehen zatian joko aldetik egindako lan apartari etekina atera dio. Llorentek abisua eman du baloia langara bidalita 7. minutuan, baina 21.ean ez du huts egin aurrelari nafarrak eta Coltorti gainditu du buruz Koikiliren erdiraketa bat sarera bidalita. Konfiantza berreskuratu du Llorentek Numantziari egindako golaren ostean eta gaurkoan arazo handiak sortu dizkio Santanderrekoen defentsari.

Caparrosen taldea nagusi izan da lehen zati osoan arriskua eramanda behin eta berriz Racingen ate ingurura. Bi hegaletatik eraso egin du Athleticek eta 41. minutuan partidua ia erabakita utzi du bigarren golarekin. Llorenteren jokaldi baten ondorioz, hain zuzen, iritsi da. Aurrelaria arean sartu da eta Lucenek penaltia egin dio. David Lopezek bikain jaurti du 2-0ekoa egiteko atsedenaldia baino lehen.

Bigarren zatiari, ordea, oso kontzentratuta ekin dio Racingek. Partiduaren erritmoa eta agintea berreskuratu dute kantabriarrek eta Lucen Iraizoz ezustean harrapatzeko zorian egon da 56. minutuan, baina areaz kanpo egindako jaurtiketa langara joan da. Barkatu egin du Racingek aurrenekoan, baina ekitearen ekitez, euren saria lortu du. Yestek Pereirari egindako penaltia adierazi du epaileak eta Pinillosek ez du barkatu. 2-1 eta urduritasuna agertu da harmailetan eta zelaian bertan ere. Yestek bigarren txartel horia ikusi du eta bere kanporaketarekin hasi da karrusela. Gonzalez Vazquezek Marcano, Pinillos, Orbaiz eta Pereira ere kaleratu ditu.

Athleticek kostata eta sufrituta baina markagailuari eustea lortu du. 3 puntu garrantzitsu Sportingen aurkako neurketaren aurretik. Albiste txarrak Etxeita eta Iraolaren lesioekin iritsi dira. Aste honetan jakingo dugu bi jokalari hauek datorren igandean Molinonen izango diren ala ez. Momentuz, Orbaizek eta Yestek, ezin izango dute jokatu.

Erlazionatutako sarrerak