
Kirolaren Euskal Eskolak lehen mailako entrenatzaile ikastaroa antolatu du Donostiako Kirol Etxean. Ikastaroa datorren urteko urtarrilaren 22tik martxoaren 13ra egingo da, ostiraletan eta larunbatetan. Izen-emate epea zabalik dago jada eta urtarrilaren 22an itxiko da. Parte-hartzaileak 16 urte baino zaharragoak izan beharko dira eta Bigarren Hezkuntzan graduatu titulua edo baliokidea izan beharko dute.
Taldeak gutxienez 15 ikasle izan beharko ditu, eta gehienez 35. Horietako bakoitzak 135 euro ordaindu beharko ditu; Kirolaren Euskal Eskolarekin hitzarmena duen erakundeetako kideek, berriz, 90 euro ordaindu beharko dituzte. Kirolaren Euskal Eskolak Getxoko Makaletako etorbidean duen bulegoan edo bere web gunean eman daiteke izena.
Ikastaroan oinarri biologikoak, jarrera eta ikaskuntza, kirol entrenamenduaren teoria eta praktika eta kirol antolakuntza eta legeria landuko dituzte. Entrenatzaile ikastaroko bloke komuna gainditzeko ezinbestekoa da asistentziaren %80a betetzea eta arlo bakoitzeko azterketa gainditzea. Lehen mailako entrenatzaile diploma eskuratu nahi duenak bloke komun hau, bloke espezifikoa eta praktikak gainditu beharko ditu.
Iturria | Kirolaeuskaraz
Ikastaro gehiago | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Datorren ekainaren 22an, Sareblog-ek PCrako Panda Global Protection 2009 10 biruskontrako zozketatuko ditu, bakoitza 89,95 euroan baloratua. Sari hauetariko bakoitzak 3 ekipo babestu ditzake eta doako zerbitzu hauek izango ditu urtebetez: eguneroko eguneraketak, 24 orduko euskarri teknikoa telefonoz edo posta elektronikoz eta bertsioen doako eguneraketa.
Panda Global Protection 2009-k Interneteko mehatxu guztietatik defendatzen du: birusak, spyware-a, rootkit-ak, hackerrak, on lineko iruzurrak, nortasun lapurreta,… Gainera, spam kontrako babesa eta Guraso Kontrola ere badauzka, zeure seme-alabek Interneten zehar segurtasun osoz nabigatu dezaten. Biruskontrako honi buruzko informazio guztia haren web-gunean topatu dezakezue, gainera, 2010eko gamarako doako eguneraketa ere izango du:
10 biruskontrako hauen zozketan parte hartzeko oinarriak Sareblog-eko blogan aurkitu ditzakezue.
Informazio guztia | Sareblog
Erlazionatutako sarrerak

Gaur bertan izango da Euskadi eta Catalunya-ren harteko izotz gaineko hockey partidua Gasteizko Bakh pistan. Adiskidetasun partidua honen sarrerak doan izango dira eta Euskadi-ko selekzioaren atalik handiena Gasteiz Roller eta Txuri Urdin taldekoen jokalariez osatuko da.
Hauek dira Euskadiko Selekzioarekin jokatuko duten jokalariak:
- Andoni Gavilanes
- Jon Martínez
- Mikel Luna
- Aitor Armiño
- Urtzi Tomero
- Koldo Nodar
- Zigor Martínez
- Unai Malaxetxebarria
- Gorka Etxebarria
- Carlos Usoz
- Diego Pérez
- Álex Vera
- Aritz Nogueras
- Unai Montoya
- Aarón Carretero
- Luis Sokolov
- Ibon Portularrume
- Koldo Saenz
- Iñaki Salegui
Erlazionatutako sarrerak
Gaur, abenduaren 3an, Euskararen nazioarteko eguna ospatzen dugu!

Ekin, ukan, ekin! Kutsa zaitez!
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez