
Kirol-ekitaldi berezia dugu Kosta Trail. Izan ere, zailtasun maila desberdineko hiru proba egin ohi dituzte egun berean, eta, horregatik, edozeinek har dezake parte lasterketan. Hitz gutxitan esanda, goi mailako atletek, familiek zein lagun-taldeek Bizkaiko kostaldeko paraje ikusgarriez gozatzeko eta aldi berean natura-ingurunean kirola egiteko aukera aparta izango dute. Mendi Lasterketan parte hartzen duten korrikalariak Arrigunaga hondartzatik (Getxo) aterako dira, 9:00etan. Guztira 31 kilometro egin beharko dituzte korrika, Sopela, Barrika, Plentzia eta Gorliz udalerrietatik igarota. Azken udalerri horretan emango diote amaiera lasterketari.
Familiarteko Ibilaldia (12 kilometro) eta Mendi Ibilaldia (20 kilometro) Sopelako Udaletxean hasi eta Gorlizen bukatuko dira. Familiarteko Ibilaldia familia edo lagunekin batera bista ederrez gozatzeko egokia da oso, eta Mendi Ibilaldia trekkingzale eta mendizaleei zuzenduta dago.
Bi dira Kosta Trail lasterketaren ibilbidea hobekien definitzen duten ezaugarriak: edertasuna eta aniztasuna, zoru mota desberdinak (belarra, asfaltoa, harria eta harea) uztartzen baititu. Abentura zoragarria dugu honako hau, eta giro aparta nagusi izaten da urterik urte.
Forum Sportek antolatzen du ekitaldi hau, Salomon eta Lagun Aro etxeekin elkarlanean. Biltzen den diru guztia Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioarentzat izango da.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Euskal Mendizale Federazioaren eskutik, hona hemen aurtengo Mendi Lasterketen Egutegia:
EUSKADIKO TXAPELKETAK
Banakako Euskadiko Lasterketen Txapelketa
II Ternua Arratzu Urdaibai Mendi Lasterketa
- 2010ko Maitzaren 2an
- Herria: Arratzu (Bizkaia)
- Distantzia: 30,000 Km.
- Desnibel positiboa: 2.000 m.
- Lasterketa koefizientea: 60
- Antolatzailea: Arratzuko Arrolape Mendi Kirol Elkartea.
- Lasterketa zuzendaria: Iker Oleaga.
- Web: www.arratzu-urdaibai.com
- E-mail: info@arratzu-urdaibai.com
Kluben arteko Euskadiko Lasterketen Txapelketa
III Peio Rementeria Memoriala
- 2010ko Maitzaren 2an
- Herria: Arratzu (Bizkaia)
- Distantzia: 30,000 Km.
- Desnibel positiboa: 2.000 m.
- Lasterketa koefizientea: 60
- Antolatzailea: Arratzuko Arrolape Mendi Kirol Elkartea.
- Lasterketa zuzendaria: Iker Oleaga.
- Web: www.arratzu-urdaibai.com
- E-mail: info@arratzu-urdaibai.com
EUSKADIKO KOPA
IV Aramotz Mendi Lasterketa
- 2010ko Maiatzaren 30an
- Distantzia: 27,300 Km.
- Desnibel positiboa: 1.725 m.
- Lasterketa koefizientea: 47
- Antolatzailea: Zornotzako Brinean Mendi Kirol Elkartea.
- Lasterketa zuzendaria: Igor López
- Web: www.brinean.com
- E-mail: aramotz@brinean.com
V Orozko Harana Mendi Lasterketa
- 2010ko Ekainaren 20an
- Distantzia: 24,000 Km.
- Desnibel positiboa: 1.100 m.
- Lasterketa koefizientea: 31
- Antolatzailea: Itxinape Mendiko Taldea
- Lasterketa zuzendaria: Arkaitz Olabarria
- Web: www.itxinape.com
- E-mail: itxinape@orozko.org
Zumaiako II Flysch Mendi Lasterketa
- 2010ko Uztailaren 11an
- Distantzia: 27,000 Km.
- Desnibel positiboa: 1020 m.
- Lasterketa koefizientea: 28
- Antolatzailea: Zumaiako Udalak
- Lasterketa zuzendaria: Fran Aizpurua
- Web: www.zumaia.net
- E-mail: kirolak@zumaia.net
IV Olatzagutia-Urbasa Mendi Lasterketa
- 2010ko Irailaren 25an
- Distantzia: 23,200 Km.
- Desnibel positiboa: 1.367 m.
- Lasterketa koefizientea: 32
- Antolatzailea:: Sutegi Mendi Taldea
- Lasterketa zuzendaria: Mikel Agirre
- Web: www.olatzagutia-urbasa.net
- E-mail: olatzagutiaurbasa@gmail.com
EUSKADIKO BERTIKALEN KOPA
ANBOTO-ko KILOMETRO BERTIKALA
- 2010ko maiatzak 8
- Ordua: 15:00 h.
- Irteera: Arrazola (Atxondo-Bizkaia).
- Bukaera: Anboto.
- Distantzia: 3,800 km.
- Kontrolak: 5.A
- Jan-edanak hartzeko tokiak: 3
- Zailtasuna: Altua
- Garaiera aldea: 1092 m.
- Gehienezko altuera: 1331 m - Anboto.
- Gutxieneko altuera: 239 m - Arrazola.
- Parte hartzaileak: 300 gehienez.
- Proba: Bakarkakoa.
- Harremana: asierkorta@gmail.com
- Web orria: www.brinean.com
TXINDOKI-ko KILOMETRO BERTIKALA
- 2010ko ekainak 19
- Ordua: 10:00 h.
- Irteera: Larraitz (Gipuzkoa)
- Bukaera: Txindoki
- Distantzia: 3,878 Km.
- Kontrolak: 3.
- Jan-edanak hartzeko tokiak: 1.
- Zailtasuna: medio-altua.
- Garaiera aldea: 931 m.
- Gehienezko altuera: 1346 m Txindoki.
- Gutxieneko altuera: 415 m - Larraitz.
- Parte hartzaileak: 250.
- Proba: Bakarkakoa.
- Harremana: txindoki.abaltzisketa@udal.gipuzkoa.net
- Web orria: www.abaltzisketa.net
II ZUZENIEN (IZARRAITZ-ko IGOERA BERTIKALA)
- 2010ko uztailak 4
- Ordua: 10:00 h.
- Irteera: Ezkerretegi Baserria.
- Bukaera: Xoxote San Inazio.
- Distantzia: 2,800 km.
- Kontrolak: 3.
- Jan-edanak hartzeko tokiak: 1
- Zailtasuna: Altua
- Garaiera aldea: 804 m.
- Gehienezko altuera: 889 m.
- Gutxieneko altuera: 85 m.
- Parte hartzaileak: 250 gehienez.
- Proba: Bakarkakoa.
- Harremana: izarraitzmendilasterketa@hotmail.es
- Web orria: www.lagunonakmb.org
UHARTE ARAKAIL - BERIAIN SAN DONATO
- 2010ko irailak 19
- Ordua: 10:00 h.
- Irteera: Frontón de Uharte Arakil.
- Bukaera: Beriain - San Donato Baselizan.
- Distantzia: 4,800 km.
- Kontrolak: 3.
- Jan-edanak hartzeko tokiak: 2
- Zailtasuna: Altua
- Garaiera aldea: 1023 m.
- Gehienezko altuera: 1494 m Beriain.
- Gutxieneko altuera: 471m - Uharte Arakil.
- Parte hartzailea: 200 gehienez.
- Proba: Individual.
- Harremana: uhartearakil-beriain@hotmail.com
- Web orria: www.UharteArakil-beriain.com
Erlazionatutako sarrerak
Euskal Mendizale Federazioak, “Mendia, Elikadura eta Bidaia” ikastaroa antolatu du gai hauei buruzko iskaskuntzarako eta euskararen sustapenerako. Hitzaldiz eta ikus-entzunezko emanaldiaz osaturuko hiru jardunaldiak martxoaren 15ean, 16an eta 17an izango dira:
Martxoak 15 - Mendia
- Kirol Eskaladaren Kiroltze Prozesua
- Jon Beñat Agirre
Marxoak 16 - Elikadura
- Errendimendua hobetzeko elikadura kirol eta ariketa fisikoan
- Uguzne Badiola
Martxoak 17 - Bidaia
- Kirgizistan eta Kazajistan Txirringaz
- Koldo Zubizarreta
Hitzaldiak Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxean izango dira, Polivalente Aretoan, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara.
Iturria | Euskal Mendizale Federazioa
Erlazionatutako sarrerak

Pasa den asteburuan, Boulder Ligako laugarren froga egin zen Gasteizko CC Hegoalden eta azken froga honekin txapelketaren irabazleak erabaki ziren. Hona hemen 2010eko Boulder Ligako txapeldunak:
ELITE - GIZONEZKOAK
ELITE - EMAKUMEZKOAK
SUB. 18 - GIZONEZKOAK
SUB. 18 EMAKUMEZKOAK
HERRIKOIA - GIZONEZKOAK
HERRIKOIA - EMAKUMEZKOAK
Iturria | Euskal Mendizale Federazioa
Erlazionatutako sarrerak

Larunbat honetan, martxoak 6, 2010eko Boulder Ligako laugarren eta azken froga egingo da Gasteizko CC Hegoalden goizeko 10:00etatik aurrera. Proba honetan parte hartu nahi baduzue, ostiral honetako 13:00etan itxiko da izena emateko epea, beraz bizkor ibili!
Ligako pasa den frogan, Jose Morilla izan zen garaile gizonezko elite kategorian eta emakumezkoen kategorian berriz, Itziar Zabala izan zen txapelduna.
Erlazionatutako sarrerak