
Euskal Mendizale Federazioak, aurtengo EMF Sariak banatuko ditu Otsailaren 27an, Zarautzen antolatutako gala batean. Sari banaketa hau PAGOETA Mendizale Elkarteak eta Euskal Mendizale Federazioak antolatu du eta aurtengo saridunak hauek dira:
- Mendiko Lasterketaren Saria - Alberto Aierbe Larrea
- Sheve Peña Saria - Kontxi Eizmendi Eizagirre
- “Andres Espinosa†Saria Jarduera Alpinistiko onenari - Expedicion Gasherbrum IV
- “Angel Sopeña†Saria Kirol Eskaladako Jarduera onenari - Iñaki Cabo Juarez (Hilondoko saria)
- “Antxon Bandres†Saria Kolaborazio interesgarrienari - Alberto Gonzalez Arregui
- “Andres De Regil†Saria Mendiko Eskiko jarduera onenari - Andoni Areizaga Orube
Azkenik, hona hemen gala berezi honen egitaraua:
- 19:00etan: Parte hartzaileen harrera
- 19:15etan: Euskal mendizaletasunaren XIII. Festaren aurkezpena eta EMFko lehendakariaren agurra
- 19.30etan: “Sarradets†Ikus-entzunekoa
- 20:15etan: E.M.F. eta Pyrenaica sari banaketak
- 20:45etan: Aurreskua Saridunen ohoretan
- 21:30etan: Afaria: Txiki Polit Jatetxean
Informazio guztia | EMF-FMV
Erlazionatutako sarrerak

Boulder Liga, 2002an hazi zen Gasteizko boulder zentroen ekimen bezala Boulderreko eskalada sustatzeko. 2009ko Boulder zirkuitoaren datak hauek dira:
- Urtarrilak 31 - Estadio Vitoria-Gasteiz
- Otsailak 14 - Gimnasio K2 Vitoria-Gasteiz
- Otsailak 28 - Amurrio Pol. Bañueta
- Martxoak 14 - Hegoalde Vitoria-Gasteiz
Lehiaketak larunbat goizetan izango dira, 10:00etatik aurrera eta parte hartzeko, aurrez eman behar da izena 8 euroren truke Boulder ligaren webgunean. 2009ko Boulder Ligak sei lehiaketa kategoria ditu: emakumezkoen herrikoia, gizonezkoen herrikoia, emakumezkoen elitekoa, gizonezkoen elitekoa eta 18 urtez beherako gizonez eta 18 urtez beherako emakumezkoena.
Iturria | Euskal Mendi Federazioa
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 24an, Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren VIII. edizioa ospatuko da Zegamako gipuzkoar herrian eta honetan parte hartzeko aurreinskripzioa Urtarrilak 30rarte egongo da zabalik. Maratoiaren zortzigarren edizioa goizeko 9tan hasiko da, 42,195 kilometroko luzera izango du eta neurketa hau World Skyrunning-erako puntuagarria izango da.
Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren VIII. edizioaren sariak hauek izango dira:
Gizonezko Absolutoak :
- 1º. Txapela, Garaikurra eta 1200 € eskudirutan
- 2º. Garaikurra eta 600 € eskudirutan.
- 3º. Garaikurra eta 300 € eskudirutan .
- 4º. 150 € eskudirutan.
- 5º. 100 € eskudirutan.
Beteranoak:
- 1º Txapela, Garaikurra eta bi lagunentzako bazkaritarako txartela.
- 2º Garaikurra.
- 3º Garaikurra.
Emakumezko Absolutoak
- 1ª Txapela, Garaikurra eta 1200 € eskudirutan.
- 2ª Garaikurra eta 600 €ko eskudirutan
- 3º Garaikurra eta 300 € eskudirutan.
Beteranak:
- 1º Txapela, Garaikurra eta bi lagunentzako bazkaritarako txartela.
- 2º Garaikurra.
- 3º Garaikurra.
Tarteko helmuga
- Sailkatutako lehen emakumezkoa: 100 € eskudirutan.
- Sailkatutako lehen gizonezkoa: 100 € eskudirutan.
Honetan parte hartzeko, antolatzaileen webgunean izena eman dezakezue eta partaide bakoitzak ze postuan irtengo den jakiteko zozketa, Otsailaren 20an egingo da Zegamako Udaletxean arratsaldeko 18:00etan.
Informazio gehiago | Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia
Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilak 23rarte Goi mendiari buruzko jardunaldiak egingo dira Gasteizko Estadio Aretoan et Vital Kutxa Fundazioaren Aretoan. Jardunaldi hauen 13. edizioan, ospe handiko lau mendizale parte hartuko dute: Juan Vallejo, Rufo Ganuza, Alberto Zerain eta Carlos Soria.
Gainera, Goi mendiari buruzko ekitaldi honetan jardunaldi teknikoak (estadio aretoan) eta film-emanaldiak (vital kutxa aretoan) nahastuko dira eskaintza erakargarria osatzeko. Jardunaldi teknikoa k 18.15etan izango dira eta zinema emanaldiak 20.15etan, dena doan!
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Euskal Mendizale Federazioak 2009ko Iraupen Luzeko Ibilaldien behin-behineko egutegia zabaldu du jada. Beraz, hauxe da Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien 8. zirkuituaren egitaraua:
ARABA
- Maiatzak 16 - XVIII TRAVESIA SIERRA DE CANTABRIA - C.M: PALOMARES - Laguardia.
- Maiatzak 24 - MARCHA DE FONDO - Club de Montaña Gazteiz
- Uztailak 4 - IX ZUIAKO BIRA - Atzabal M.T. - Murgia
- Urriak 25 - XXIX MARCHA VALLE DE LLODIO - Goikogane M. T. - Laudio
- Azaroak 1 - XXIII GOROBEL IBILALDIA - Mendiko Lagunak M.T. - Amurrio
BIZKAIA
- Apirilak 26 - XIII MARCHA DE FONDO VILLA BALMASEDA - Balmaseda Mendi Taldea - Balmaseda
- Maiatzak 9 - III GURUTZETAKOAK - Ganguren Mendi Taldea - Galdakao
- Maiatzak 10 - DURANGALDEKO IRAUPEN LUZEKO 6. IBILALDIA - Alpino Tabira M.T. - Durango
- Maiatzak 17 - V IRAUPEN IBILALDIA JOSEBA ROMAÑA J.R. / V MARTXA DE LARGO RECORRIDO “JOSERRA ROMAÑA JR. – Ganerantz M.T. - Bilbao - Portugalete
- Maiatzak 23 - VI MARCHA DE MONTAÑA KARRANTZA HARANA – Karrantza Harana M.T.
- Maiatzak 30 - IV UREN JAITSIERA – Miru-Gain M.T. – Otxandio
- Ekainak 14 - X. BERMEOKO ERMITXEN MARTXA – Sollube 707 M.T. – Bermeo
- Urriak 4 - OROZKO HARANA – Itxinape M.T. – Orozko
GIPUZKOA
- Martxoak 29 - 41. AIZKARDI IBILALDIA - Aizkardi M.E - Villabona
- Apirilak 19 - XXXVII ANDOAINGO IBILALDI - Euskalduna M.T. - Andoain
- Maiatzak 3 - JENTILEN BIDEETATIK IRAUPEN LUZEKO V. IBILALDIA - Ataun K. E. - Ataun
- Ekainak 7 - 70 TRAVESÃA – C.D. Fortuna K.E.
- Ekainak 14 - XIX ITSAS ALDEKO HELDUEN IBILALDI NEURTUA - Lagun Onak - Azpeitia
- Ekainak 21 - HAMABI ORDUKO IBILALDIA - Irungo Mendizaleak - Irun
NAFARROA
- Apirilak 4 - IRU MENDI ZERRAK II MARTXA - Altsasuko Mendigoizaleak - Altsasu
- Apirilak 25 - XX SAKANAKO IBILALDI HAUNDIA - Iratxo M. T. - Irurtzun
- Maiatzak 16 - ALAITZKO X IBILALDIA - Tafallako Trinkete Taldea - Tafalla
- Ekainak 7 - XI ARALAR IBILALDIA - Ttutturre Kirol Elkartea
IPARRALDE
- Uztailak 19 - XARETA OINEZ - Atsulai Taldea
Informazio gehiago | Euskal Mendizale Federazioa
Erlazionatutako sarrerak