
Gasteizko Mendi Film Festibalaren 2. edizioa, Gasteizko Nazioarteko Mendi Zinemaldia, abian da dagoeneko eta ekitaldia abenduaren 11tik 19ra bitartean egingo da. Jaialdi honen barnean film-en proiekzioak, hitzaldiak eta argazki erakusketak egingo dira besteak beste, eta aurtengo egitarau zabala zinemaldiaren webgunean aurkitu dezakegu.
Hona hemen Gasteizko Mendi Zinemaldiaren egitaraua eta interes guneak:
Gasteizko Mendi Zinemaldia - Egitaraua
PELIKULAK ETA HITZALDIAK, NON?
- EUROPA JAUREGIA
- Gasteiz etorbidea z/g
- 01009 Vitoria-Gasteiz
ARGAZKI ERAKUSKETA
- GOIURI JAUREGIA
- Aihotz Enparantza S/N, 01001 Vitoria-Gasteiz‎
SARRERAK SALGAI:
- Abenduak 11-19 bitartean Turismo Bulegoan (10:00-13:00 / 16:00-18:00). General Loma Plaza, 1 -945 16 15 98).
- Saioen aurretik txartel-lehiatilan
Informazio guztia | Mendifilmfestival
Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 12tik 13ra bitartean, Glaziareko Alpinismo Ikastaroa egingo da Gipuzkoako Mendizale Federazioak antolatuta. Hastapen ikastaro honen helburu orokorrak hauek izango dira:
- Ezagutza teoriko praktikoak eskuratu ingurune glaziarean autonomiaz eta segurtasunez 40º/45º arteko aldapak dituzten bide errazetatik igotzeko.
- Soka, piolet bat eta kranpoien oinarrizko erabilera ezagutzea glaziareko tenkaketarik edo enkordamendurik gabe.
Ikastaroa Gavarnien izango da eta informazio gehiago nahi izanez gero, Federazioarekin harremanetan jartzeko informazioa luzatzen dizuegu:
- Telefonoa: 943.46.14.40
- E-posta: gmf-federatuak[@]kirolak.net
Iturria | Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Erlazionatutako sarrerak

Datorren larunbatean, azaroak 28, Ondarroako Boulder Txapelketaren bosgarren edizioa egingo da Ondarroako kiroldegian. Hona hemen aurtengo Ondarroako Boulder Txapelketan partehartzeko gehienezko zailtasunak eta mailak:
Emakumezkoen eliteko gehienezko muga:
- Blokea: 6c arte. 6c blokea egin dutenak parte hartu dezakete. 7a egin dutenak gizonezko elitean parte hartu dezakete.
- Bia: 7a+ arte
Gizonezkoen eliteko gehienezko muga:
- Blokea: 8a arte. 8a blokea egin dutenak parte hartu dezakete. 8a+ egin dutenak ez daukate parte hartzerik.
- Bia:8b arte.
Emakumezkoen herrikoiaren gehienezko muga:
- Blokea:6a+ arte. 6a+ blokea egin dutenak parte hartu dezakete. 6b+ egin dutenak emakumezkoen elitean parte hartu dezakete.
- Bia: 6b+ arte
Gizonezkoen herrikoiaren gehienezko muga:
- Blokea: 6c arte. 6c blokea egin dutenak parte hartu dezakete. 7a egin dutenak gizonezkoen elitean parte hartu dezakete.
- Bia: 7a+ arte.
Beste mailak:
- 18 azpiko gizon eta emakumeak eta 16 azpiko gizon eta emakumeak.
Boulder txapelketa arratsaldeko 15:00etan hasiko da eta honetan parte hartu nahi duten kirolariek 6 eurotako kuota ordaindu beharko dute, 15 urte azpiko gazteak doan.
Argibide gehiago nahi izanez gero, arratsaldez deitu 699844143 telefonora, edo bidali mezu bat info[@]aurreramt.org helbidera.
Informazio guztia | Aurrera Mendi Taldea
Erlazionatutako sarrerak

Patxi Usobiaga eskaladako Munduko Koparen txapeldunordea bilakatu da finalean bosgarren sailkatu ondoren. Eibartarra ezin izan du bere hirugarren munduko kopa irabazi eta aurtengo txapelduna Adam Ondra txekiarra izan da.
Hona hemen Munduko koparen sailkapen nagusia Kranjen-en (slovenia) denboraldiko azken proba jokatu ondoren:
- Adam Ondra - 451 p.
- Patxi Usobiaga - 391 p.
- Sachi Amma - 327 p.
Erlazionatutako sarrerak

Datorren 2010erako, Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak Nafarroako lehen mendiko eski Selekzioa sortzeko prozesua martxan jarri behar du.
Hau dela eta, selekzioan parte hartu nahi duten mendiko eski lehiaketetan aritu direnek kirol kurrikuluma bidali beharko dute, kirol honetako probetan lortutako emaitzak eta sailkapenak bereziki azpimarratuz.
Kurrikuluma azaroaren 20a baino lehen bidaliko beharko dute info@mendinavarra.com helbidera. Lortutako emaitzak kontuan hartuz, Zuzendaritza-Batzordeak eta Nafar Goi Mendi Eskolako Eski-Bokaliak osatutako Komisioak aukeratuko ditu partaideak.
Iturria | Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea
Erlazionatutako sarrerak