Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Motorra . Kirola - Part 4
Atalak: Motorra

RAC Navarra Rallye lasterketaren 14. edizioa

Maiatzak 23an, RAC Navarra Rallye lasterketaren 14. edizioa egingo da Lekunberriko udalerrian, “Real Automóvil Club Vasco Navarro“-ren antolakuntzarekin. Froga hau goizeko 13.00etan hasiko da eta pilotuek honako zirkuituari aurre egin beharko diote:

  • Ibilbidearen luzera, guztira: 219,69 km.
  • K.Z.ak, guztira: 6
  • K.Z.en luzera, guztira: 61,80 km.

RAC Navarra Rallye lasterketaren 14. edizioa ondorengo Txapelketa eta Trofeoetarako da puntuagarria:

  • Nafarroako Rallye Txapelketa.
  • Nafarroako Rallye Txapelketa Junior.
  • Rally Euskal Txapelketa.
  • Rally Euskal Txapelketa Junior.
  • Federazioen III. Rally Kopa
  • Barinaga Koparen V. edizioa

Informazio guztia | Euskadiko Automobilismo Federazioa

Kiroldegi ++ Euskadiko Automobilismo Federazioaren Rally Egutegia 2009

Erlazionatutako sarrerak

Bi egun falta dira besterik ez Bat Formulako bosgarren sari nagusirako eta asteburu honetakoa hemendik oso gertu izango dugu. Espainiako Sari Nagusia datorren Igandeko 14:00etan hasiko da Catalunyako Zirkuituan. Hala ere, praktika saioak ostiral honetan izango dira goizeko 10:00etatik aurrerata eta sailkapen probak larunbateko 14:00etan.

Bat Formula - Espainiako Sari Nagusia

  • Kilometroak: 4.655
  • Birak: 66
  • Ibilbide osoa: 307.104 kilometro
  • Birarik onena: 1:21.670 - K Raikkonen (2008)


Erlazionatutako sarrerak

Azkoitiko Udalaren Rally Sprint Sari Nagusia

Maiatzak 9an, Azkoitiko Udalaren Sari Nagusiaren seigarren edizioa ospatuko da. RallySprint froga hau arratsaldeko 15.30etan hasiko da eta pilotuek honako zirkuituari aurre egin beharko diote:

  • Gehienez hiru pasada egingo dira norabide bakarrean.
  • Ibilbidearen luzera, guztira: 67,50 km.
  • K.Z.ak, guztira: 3
  • K.Z.en luzera, guztira: 24,90 km.
  • Etapa kopurua: 1
  • Kronometratutako Zatia (K.Z.)
  • GI-3210 eta GI-3321 errepideetan, Azkoitia eta Elgoibar artetik.
  • Irteerako P.K.: 18,84 (GI-3210)
  • Amaierako P.K..: 5,50 (GI-3321)
  • K.Z.ren Luzera: 8,30 Km.

Azkoitia VI. Rallysprint proba ondorengo Txapelketa eta Trofeoetarako da puntuagarria:

  • Rallysprinteko Gidariak Euskal Txapelketa.
  • Rallysprinteko Gidariak Gipuzkoako Txapelketa.
  • Rallysprinteko Gidakiden Euskal Txapleketa.
  • Rallysprinteko Gidakiden Gipuzkoako Txapelketa.
  • Rallysprinteko Gidaria Euskal Txapelketa Juniorra.
  • Rallysprinteko Gidaria Gipuzkoako Txapelketa Juniorra.
  • Rallysprinteko Gidakiden Euskal Txapelketa Juniorra.
  • Rallysprinteko Gidakiden Gipuzkoako Txapelketa.

Informazio guztia | Euskadiko Automobilismo Federazioa

Kiroldegi ++ Euskadiko Automobilismo Federazioaren Rally Egutegia 2009

Erlazionatutako sarrerak

Bat Formula - Rosberg nagusi Bahraingo zirkuituan

Gaur goizean Bat Formulako Bahraingo Sari Nagusirako sailkapen saioa izan da eta polea Toyota taldeko Trulli-k lortu du. Fernando Alonsok (Renault) berriz, zazpigarren postua eskuratu du gaurko egunean, eta bigarren eta hirugarren postuan Glock (Toyota) eta Vettel (Red Bull-Renault) egongo dira.

Hona hemen biharko lasterketan pilotu bakoitzeko kokapena nola izango den:

LEHENENGO LERROA

  • Trulli - Toyota
  • Glock - Toyota

BIGARREN LERROA

  • Vettel - Red Bull
  • Button - Brawn GP

HIRUGARREN LERROA

  • Hamilton - Mc Laren
  • Barrichelo - Brawn GP

LAUGARREN LERROA

  • Alonso - Renault
  • Massa - Ferrari

BOSGARREN LERROA

  • Rosberg - Williams
  • Raikkonen - Ferrari

SEIGARREN LERROA

  • Kovalainen - Mc Laren
  • Nakajima - Williams

ZAZPIGARREN LERROA

  • Kubika - BMW Sauber
  • Heidfeld - BMW Sauber

ZORTZIGARREN LERROA

  • Piquet - Renault
  • Sutil - Force India 1

BEDERATZIGARREN LERROA

  • Buemi - Toro Rosso
  • Fisichella - Force India 1

HAMARGARREN LERROA

  • Webber - Red Bull
  • Bourdais - Toro Rosso

Bahraingo Sari Nagusiaren lasterketa ofiziala arratsaldeko 14.00etan hasiko da bihar.

Erlazionatutako sarrerak

Datorren Igandean, Apirilak 26, Bat Formulako hitzordu berria izango dugu Bahraingo Sari Nagusiarekin. Txapelketaren laugarren lasterketa honetan parte hartuko duten pilotuak 5,412 kilometroko 57 bira eman beharko diote Sakhir zirkuituari eta praktika saioak bihar hasiko dira goizeko 09:00etatik aurrera (hemengo ordua).

Bat Formula - Bahraingo Sari Nagusia

  • Kilometroak: 5.412
  • Birak: 57
  • Ibilbide osoa: 308.238 kilometro
  • Birarik onena: Michael Schumacher - 1:30.252 (Ferrari, 2004)

Lasterketa ofiziala, Igandearen eguerdiko 14.00etan hasiko da.

Erlazionatutako sarrerak