
Atzo Binakako Txapelketako bigarren partida jokatu zen eta honetan Bengoetxea VI.ak eta Belokik osatutako bikoteak Xalak eta Zubietak osatutakoa garaitu zuen Tolosako Beotibar frontoian.
Partida 15-22 emaitzarekin amaitu zen eta final-laurdenetako lehenengo jardunaldiaren azkena izan da. Ez da neurketa ona izan, baina bai luzeena eta gogorrena. Pilotariak materialarekin kexu agertu dira berriro ere.
Iturria | Eitb.com
Erlazionatutako sarrerak

Atzo Binakako Txapelketako lehen partida jokatu zen eta honetan Pablo Berasaluzek eta Aritz Beginok osatutako bikoteak Sebastien Gonzalezek eta Aritz Laskurainek osatutakoa garaitu zuen Eibarko Astelena Pilotalekuan.
Partida 22-14 emaitzarekin amaitu zen eta Asegarceko bikoteak final-laurdenetako lehenengo puntua eskuratu du. Txapelketako hurrengo partido Iruñeko Labriten izango da larunbatean. Irujo eta Beroiz, Olaizola I.-ren eta Patxi Ruizen aurka.
Erlazionatutako sarrerak

Atzo Pilotako Binakako Txapelketaren aurkezpena egin zen Donostiako Kursaalen eta hauek izango dira parte hartuko duten bikoteak:
ASPE
- Irujo eta Beroiz
- Xala eta Zubieta
- Gonzalez eta Laskurain
- Titin eta Pascual
ASEGARCE
- Olaizola II eta Mendizabal II
- Bengoetxea VI eta Beloki
- Pablo Berasaluze eta Begino
- Olaizola I eta Patxi Ruiz.
Lehenengo partidak Errege bezperan hasiko dira eta txapelketako berrikuntza bakarrak sake bakar bat izango dela eta kiroltasuna sarituko dela izango da. Azkenik, hona hemen aurreneko jardunaldiko partidak:
- Olaizola II-Mendizabal II / Titin-Pascual
- Irujo-Beroiz / Olaizola I-Patxi Ruiz
- Berasaluze VIII-Begino / Gonzalez-Laskurain
- Xala-Zubieta / Bengoetxea VI-Beloki
Iturria | Aspe
Erlazionatutako sarrerak

Datorren larunbatean, abenduak 26, BBK Masters txapelketaren azkeneko partida eta urteko azken pilota finala izango dugu ikusgai. Finale honetan Irujo eta Olaizola II nehurtuko dira eta atzo bertan material aukeraketa egin zen.
Juan Martinez de Irujo eta Aimar Olaizola, egungo pilotari onenetarikoak, 11 aldiz neurtu dira azken bost urtetan eta oraingoz Irujok sei eta Olaizolak bost partida irabazi dituzte besteak beste.
BBK Masters txapelketaren finala Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik zuzenean eskainiko dute.
Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 11tik 26ra bitartean Masters BBK pilota torneoaren hirugarren edizioa ospatuko da. Urteko azken pilota txapelketa honetan sei pilotari izango ditugu lehian eta irabazleak 18.000 euroko saria eramango du etxera. Atariko kanporaketa Patxi Ruizek eta Beginok abenduaren 7an Tolosan jokatuko dute. Hortik aurrera, hauxe izango da Masters BBK txapelketaren egutegia:
- Abenduak 11 - Biarritz - Gonzalez + [Patxi Ruiz/Begino] kanporaketako irabazlea
- Abenduak 12 - Labrit -Â Xala+ Oinatz
- Abenduak 19 - Olaizola II +Â Labriteko irabazlea
- Abenduak 20 - Irujo +Â Biarritzeko irabazlea
- Abenduak 26 - Finala
Iturria | Asegarce
Erlazionatutako sarrerak