
Ekainaren 27an, larunbata, Pilota Eguna ekimenaren lehen edizioa egingo da Azkoitiako Jorge Oteiza frontoietan. Pilotaren sehaska den frontoi ospetzu honetan, Pilotari profesional eta afizionatuek Euskal Pilotaren modalitate ezberdinen partidak jolastu eta erakustaldiak ikusteko aukera izango dute: errebotea, pala, xarea, esku-pilota, zestapunta…
Proiektu honen helburua antzinako modalitateak berreskuratzea, kirol honen funtsa munduan zehar zabaltzea eta Azkoitia kirol honen erreferente bihurtzea da. Hona hemen Pilota Egunaren lehengo edizioaren egitaraua:
- 11:30.- JOKO GARBI erakustaldia Plaza librean: Behar Zana (Billabona)-Oiarpe (Oiartzun)
- 12:00.- ERREBOTE DESAFIOA Plaza librean: Hegoalde-Iparralde
- 14:00.- XARE erakustaldia Ezker paretan
- 16:30.- ESKUPILOTA DESAFIOA Plaza librean: Azkoitia-Azpeitia (Infantilak)
- 18:00.- PALA DESAFIOA Plaza librean: Hegoalde (ASFEDEBI PILOTA)-Iparralde
- 19:00.- ONE WALL erakustaldia Plaza librean
- 19:00.- PALETA GOMA NESKAK. GIPUZKOA-ARABA.GRAVN finalaren errebantxa (jubenilak) Ezker paretan
- 19:30.- GRAN XISTERA Plaza librean: Hegoalde-Iparralde: Jai-Alive
Denontzat 12:00etatik aurrera OILASKO, PIPER ETA SAGARDO dastaketa
Gainera, egun osoan zehar…
Munduko Pilota Batzarra (Basque Pelota and Associated Sports´ World Council)
Erakusketak:
- Artisauen erakusketak; xaregileak, pilotagileak, xisteragileak…
- Euskal pilotaren museo itinerantea
- Valentziako pilotaren erakusketa
- Modalitateen ikus-entzunezkoak
Ikastaroak:
- Haurrentzako pilota ikastaroak; joko garbia, xarea, zesta punta, pala, eskupilota…
- Pilota egiten ikasteko tailerrak
Iturria | Azkoitiako Udala
Erlazionatutako sarrerak

Larunbat honetan, Ekainak 30, Emakumeak Kirolean jardunaldien laugarren edizioa egigo da Mundakako udalerrian, Asfedebik eta Mundakako Udaletxeak antolatua.
Goizeko 10:00etatik aurrera, emakumeentzako kirolak protagonismoa hartuko du kostaldeko herrialdeko bost toki desberdinetan: Mundakako hondartzan, Atalaian, Polikiroldegian, frontoian eta Udaletxeko plazan. Bizkaiko Federeazioaren eskutik, zenbait kirol ekintza antolatu dira egun honetarako:
- Hondartza, Surf eta Bolei Hondartzako eszenatokia izango da. Txapelketa bat burutuko da kategorÃa desberdinetan, alevinetatik Seniorrera, kadeteraino 3×3 formatuan jokatuko da eta 2×2 formatuan jubenil eta senior kategorietan. Konpetizinoaren ordutegia 10:30etatik 13:30 izango da.
- Udaletxearen inguruan, Herri kirolak, Esku pilota eta esgrima ikusteko aukera izango dugu
- Polikiroldegian lehenengo aldiz parte hartzen duen eskubaloi kirola aurkituko dugu. Bizkaiko Federazioak Bizkaiko emakumezko talderik onenekin txapelketa bat antolatuko du.
Iturria | Asfedebi
Erlazionatutako sarrerak
Euskal Pilotaren Nazioarte Federakuntzaren webgunean, kirol honetan ibiltzeko jakin behar den oinarrizko azalpena jarri dute: Esku Pilotan jokatzeko nola eskua prestatu. Bideo interesgarria benetan primerako azalpenekin:
Iturria | Euskal Pilotaren Nazioarte Federakuntza
Erlazionatutako sarrerak

Zein da zuen uztez aurten Euskal Herrian izan dugun kirolaririk onena? El Correo egunkarian, galdera honi erantzuteko saria antolatu dute Euskal Herriko 20 kirolariez osatutako zerrendarekin.
Sarietan parte hartu nahi baduzu, El Correo-ko webgunera sartu eta botoa eman. Gainera, zure laguntza eskaintzeagatik Romarako bidai baten zozketan sartuko zara!
Aurtengo kirolarien zerrenda hauxe da:
- Eneko Llanos –Triatloia
- Edurne Pasaban - Eskalada
- Ander Elosegui - Piragüismo
- Iñaki Lejarreta - Mountain bike
- Leirre Olaberria - Txirrindularitza
- Aritz Aranburu - Surf
- URDAIBAI (Patxi Bilbao) - Arrauna
- Samuel Sánchez - Txirrindularitza
- Maider Unda - Borroka
- Alberto Zerain - Eskalada
- IURBENTIA (Marko Banic) - Saskibaloia
- Richard Oribe - Igeriketa
- Efrén Vázquez - Motoziklismo
- KAIKU (José Luis Korta) - Arrauna
- TAU (Pete Mickeal) - Saskibaloia
- ZUAZO (Juan Carlos Solar) - Eskubaloia
- Bengoetxea VI - Pilota
- BRUESA (Pablo Laso) - Saskibaloia
- Unai Basurko - Nabigaria
- Fernando Llorente - Futbola
Erlazionatutako sarrerak
Aritz Lasa eta Aspe akordio batera iritsi dira Frontisekin egun duen kontratua bukatu bezain laster Eibarko enpresarekin jokatzen hasteko. Lasak egun apirilaren 6ra arteko
kontratua du Frontisekin. Urretxukoa jaiotzez, 25 urteko aurrelari bizia da, eta asko nabarmendu da Frontisen. Asperen jaialdi askotan ere jokatu izan du utzita.
Erlazionatutako sarrerak