Orain dela bi aste iurbentia Bilbao Basketek Damir Markotaren sarrera itxi egin zuen. Honen ondorioz, pibot fratsesa ACB ligatik kanpo uztea erabaki zen bere forma fisikoa hobe zezan. Nahiz eta ACB ligako taldetik kanpoan geratu, printzipioz Eurocup txapelketako partidatan jokatzekoa zen. Atzo iurbentiak jolastutako eta irabazitako (71-62) partidan ez zen Fred Weisen arrastorik ikusi, antza denez taldetik kanpo geratuko baita kontratua autsiz.
Weis 2004-2005 denboraldian ailegatu zen talde bilbotarraren hobekuntzan jokalari garrantzitsua izanez. Azken udan ez zuen bere selekzioan parte hartu, denboraldi hasierara beharrezko baino kilo gehiagorekin ailegatuz. Aurtengo denboradiko zenbakiak ohituta gintueneko baino zenbaki kaskarragoak egin ditu (2.3 puntu 4.4 errebote), Txus Bidorretak ez du gehiago jasan erabaki honetara ailegatuz.
Erlazionatutako sarrerak
Gaur goizean Madrilen izandako zozketan Errege Kopako laukia osatu da. Tau Baskoniak, txapelketan parte hartuko duen talde euskaldun bakarra, final laurdenetan Pamesa Valencia izango du aurkari bezala. Partida irabaziz gero, Bartzelona eta Real Madrilen arteko norgehiagokan txapelduna ateratakoaren aurka ikusiko da. Laukiaren bestaldean Dkv Juventut - MMT Estudiantes eta Unicaja - Kalise Gran Canaria izango dira partidak.
Errege kopa Madrilen ospatuko da otsailaren 19tik 22ra. Sarreren salmenta zozketaren bidez egingo da ACB.com webgunean, zozketan parte hartzeko izen-abizenak eman beharko dira asteazkenetik aurrera.

Erlazionatutako sarrerak
Tau Baskoniak Bartzelonako jokalari oiharen zerbitzuekin egin da. Vlado Ilievski, joko antolatzaile mazedoniarra, aurten Olimpija de Ljubljanan jolasten egon da talde gasteiztarraren aurka Euroligan jokatuz . Ilievskiren etorreraren batera Mustafa Shakurren irteera dator, aurrerantzean erabili daitekeen extrakomunitario leku bat libre utziz taldean.
Seguraski Tauren jokalari berria bere ACB ligako azken taldearen aurka jolasteko prest egongo da talde baskoniarrak Bartzelonan datorren larunbatean jolastuko duen partidan.
Erlazionatutako sarrerak

Iurbentia Bilbao Basket Kopa jokatzeko azken aukera galdu du Bartzelonaren aurkako partidua galdu ondoren (59-66). Partidu honetan, Fran Vazquez izan da aktore nagusia 16 puntu eta 15 erreboterekin eta bere laguntza ezinbestekoa izan da Bizkaia Arenan garaipena lortzeko.
Beraz, Txus Bidorretaren jokalariek Errege Kopa gabe geldituko dira aurten eta buruan play off-ak izan beharko dituzte.
Erlazionatutako sarrerak

Zein da zuen uztez aurten Euskal Herrian izan dugun kirolaririk onena? El Correo egunkarian, galdera honi erantzuteko saria antolatu dute Euskal Herriko 20 kirolariez osatutako zerrendarekin.
Sarietan parte hartu nahi baduzu, El Correo-ko webgunera sartu eta botoa eman. Gainera, zure laguntza eskaintzeagatik Romarako bidai baten zozketan sartuko zara!
Aurtengo kirolarien zerrenda hauxe da:
- Eneko Llanos –Triatloia
- Edurne Pasaban - Eskalada
- Ander Elosegui - Piragüismo
- Iñaki Lejarreta - Mountain bike
- Leirre Olaberria - Txirrindularitza
- Aritz Aranburu - Surf
- URDAIBAI (Patxi Bilbao) - Arrauna
- Samuel Sánchez - Txirrindularitza
- Maider Unda - Borroka
- Alberto Zerain - Eskalada
- IURBENTIA (Marko Banic) - Saskibaloia
- Richard Oribe - Igeriketa
- Efrén Vázquez - Motoziklismo
- KAIKU (José Luis Korta) - Arrauna
- TAU (Pete Mickeal) - Saskibaloia
- ZUAZO (Juan Carlos Solar) - Eskubaloia
- Bengoetxea VI - Pilota
- BRUESA (Pablo Laso) - Saskibaloia
- Unai Basurko - Nabigaria
- Fernando Llorente - Futbola
Erlazionatutako sarrerak