Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Saskibaloia . Kirola - Part 8
Atalak: Saskibaloia

Rokocevic MVP

Tau Baskoniako hegala azken asteko jokalaririk onena izan da azken astean. Igor Rakocevic azken asteko bi jaurdunaldietako MVP izendatua izan da. Ostegunean DKVren aurka jokatutako partidan 33 puntuko balorazioa lortu zuen (24p. 5 as. 3 l.b.), hori gutxi ez izanda, igandeko partidaren atsedenaldirako 31 puntuko balorazioa zeukan, 32 punturekin (25p. 5 as.) bukatuz bakarrik 22 minututan Murtziaren aurka.

Denboraldi honetan Rakocevic Tau Ceramicako funtsezko jokalarian bihurtu da, Prigioni eta Splitterrek eduki dituzten lesioak ondoren. ACB ligan balorazio alorrean bigarrena (23,6) dijoa eta saskiratzaile (21,1) honena da estatuko ligan jokatzen duenetik bere denboraldi honena osatuz.

Erlazionatutako sarrerak

TVEk ACB ligako 13. jaurdulandian Tau Ceramica eta iurbentia Bilbao Basketen artean jokatuko den partida estatu osorako botatzeko aukeratu egin du. Hau dela eta, Buesa Arenan ospatuko den partida larunbat gauean (2008/12/13 20:00) izango da.

Erlazionatutako sarrerak

Tau Baskonia

Tau Baskoniak euroligako azken partida galdu ondoren, bere taldeko lehen postua mantendu egin du Lottomatica Romarekin eta Fenerbahce Ulkerrekin berdinduz.

klasifikazioa:

3 -
1
3 -
1
3 -
1
2 -
2
1 -
3
0 -
4

iurbentia Bilbao Basket

Nahiz eta bere txapelketa hasi ez izana, aste honetan bere multzoa osatu egin da klasifikazio faseak bukatu baitira. Eurocupeko H multzoan hiru talde hauek bilbotarrekin aurre egingo dute: Hemofarm, CEZ Nymburk eta Buducnost. Orain bakarrik hilabete honetako 25erarte itxaron beharko dugu talde bizkaitarra Europan jolasten ikusteko.

Erlazionatutako sarrerak

Robert Hite (1984) base estatu batuarra Tau Ceramicako jokalari berrian bihurtu da. Cincinnatiko jokalari txikia (1,88) Phoenix Suns taldearekin aurredenboraldia osatu eta gero talderik gabe zegoen. Pete Mickealen lesiosa dela eta gasteizterrek Hiten fitxaketa gauzatu dute hilabete baten eperako.

Joan den denboraldian Turkian jolastu zuen Galatasaray taldearen barruan. Lehenago Miamiko unibertsitatea, Miami Heat eta Sioux Falls taldeen jokalaria izan da.

bidea | acb.com

Erlazionatutako sarrerak

Tau baskoniako Pete Mickeal hegala hiru aste zelaien kanpoan gelditu beharko da bere ezker belaunaren lesioa dela eta. Azken denboraldiko ACB finalen MVPa izana bost partida galduko ditu errekuperazio epeak betetzen badira, Euroligako bi (Alba Berlin eta Lottomatica Roma) eta estatuko ligako beste hiru (Cajasol, Joventut eta Murtzia).

Zoritxarreko albistea baskoniako zaleentzat, denboraldi honetan ia partida guztietan jokalariren bat jolastu ahal izan gabe ikusi baitute. Nahiz eta hainbeste arazo jaso izan, Euroligako bi partidak irabazi dituzte eta ACB ligan bat bakarrik galdu dute (Donostian), beste bost irabaziz.

Gaur gaueko partidan (Etb1 20:30) Alba Berlin izango dute arerio eta printzipioz, arazo gehiago ez badute jasatzen bakarrik Mickeal ez du jokatuko.

Erlazionatutako sarrerak