Atalak: Skate

Laino Skatepark - Bergara

Pasa den hilabetean, skate egiteko leku berria estreinatu zuten Bergarako udalerrian. 300m2 dituen Laino Skatepark honen atzean Laino skate denda daukagu eta honen barruan, skate denda eta tabernaz gozatzeko aukera izango dugu gainera.

Hona hemen Laino Skatepark-era joateko ordutegiak eta prezioak:

  • Astelehenetik Ostegunera: 09:00etatik - 22:30etara
  • Ostirala eta Larunbata: 09:000etatik - 00:30etara
  • Igandeak: 10:00etatik - 22:30etara
  • Astean zehar: 4,50 euro
  • Aste bukaeran: 6 euros
  • Hilero: 25 euro
  • Urtekoa_ 200 euro

Iturria | Laino.info

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerak ez

Skate mundua gustokoa baduzue, zihur Colin Kennedyk DVS Shoe company enpresarentzat egindako honako bideoarekin flipatuko duzuela:

Bideoan entzun dezakezuen musika Air Castles taldearen ‘Broken Watches‘ abestia da.

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerak ez

Sport Jam Pro Europako Skate Txapelketa

Irailaren 19tik 20ra bitartean, Sport Jam Pro Europako Skate Txapelketa egingo da Irungo udalerrian. Skate txapelketa honetan bost froga mota egongo dira eta froga bakoitzeko hamar sailkatuen artean 10.000 euro banatuko dira:

Mini-Ramp

1. 2.000 euro + Txapela
2. 1.000 euro
3. 500 euro
4. 250 euro
5. 150 euro
6. 100 euro
7. 100 euro
8. 100 euro
9. 100 euro
10. 100 euro

Best Trick

1. 400 euro + Txapela

Street Course

1. 2.000 euro + Txapela
2. 1.000 euro
3. 500 euro
4. 250 euro
5. 150 euro
6. 100 euro
7. 100 euro
8. 100 euro
9. 100 euro
10. 100 euro

Best Trick

1. 400 euro + Txapela

Game of S-K-A-T-E

1. 400 euro + Txapela

Skate txapelketa hau Sport Jam-en antolakuntzaren laguntzaz egingo da Irungo FICOBAn.

Informazio guztia | Sportjamfest
Iturria | Sliderteam

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerak ez

Skate Or Due - Bermeo Skate

Datorren Larunbatean, abuztuak 29, Skate Or Due jaialdia egingo da Bermeoko udalerrian. Bermeoko gazte planak eta Skateruek taldeak antolatuta, Skate Or Due jaialdiak txiki eta nagusien txapelketa prestatu du eta baita ere, honen inguruko beste zenbait ekintza.

Hona hemen aurtengo Skate Or Due jaialdiaren egitaraua:

  • 12:00-14:00 - Txiki Skate
  • 14:00-17:00 - Sukalki
  • 17:00 - Street Gunea
  • 18:00 - Goofy vs Regulars
  • 19:00 - Transi Gunea
  • 20:00 - B.U.R.R.I.T.O.
  • 21:45 - Jam Sessions + Best Trick
  • 22:45-5:00 - Skate & Musika

Gainera, skate txapelketen ostean zenbait kontzertu ikusentzuteko aukera izango dugu:

  • T-Hank
  • DJ Churruca
  • Los Putos
  • Los Frenos
  • Evolver
  • Cause & Effect
  • DJ Alex
  • DJ Ikeg
  • DJ Pota
  • DJ Baltzamo

Argazkia | Bermeoskate

Erlazionatutako sarrerak

Plateruena Skate Txapelketa - Durango

Gaur bertan hasiko da Plateruena Skate Txapelketaren laugarren edizioa, Durangoko Plateruenan egokitutako modulu berezietan. Honetan patinatzaile profesionalak zein afizionatuak ikusteko aukera izango dugu, Volcom taldearen babesarekin.

Bihar berriz, txapelketa Landako erakustazokara mugituko da eta skaterrak 25 metroko Mini Ranpa egokituaz gozatuko dute, estatu osoan aurkitu dezakegun bertikalena. Aurten ere, Alain Goikoetxea eta Iban Rivado (azken aldi bietako irabazleak ) izango dira parte-hartzaileen artean. Txapelketak, 8000 euro banatuko ditu sarietan.

Erlazionatutako sarrerak