
Martxoko lehen asteburuan, hilaren 6 eta 7an, Sopelanako Arrietara hondartzan emakumezkoei zuzenduriko lehen Uribe Kosta Opena egingo da, Open A eta Open B mailetako surflarientzat. Gure kostan neguan egiten den emakumezkoen lehen txapelketa da hau, eta oraingoz bakarra. Uribe Kostako Mankomunitateak antolatu du martxoaren 8an mundu osoan egiten den Emakumezkoen Nazioarteko Eguna dela eta. Txapelketa honetan esu hartu nahi duten surflari guztiek EHSF-aren bitartez egin ditzakete izen-emateak.
Lehiaketaren helburu nagusia, Billabong, Euskaltel, Kaiku eta BBKren laguntzaz, gero eta kirol jarduera gehiagotan emakumezkoen partaidetza bultzatzea da, bai eta federatutako txapelketetan izen-emateak sustatzea ere. Horregatik, emakumezkoen Surf Openaz gain, martxoaren 7an hainbat kirol jarduera antolatu ditu Mankomunitateak, guztiak neska eta emakumezkoei zuzenduak. Hala nola, txirrindularitza martxa eta oinezko martxa egingo dira. Biak Uribe Kostako herri ezberdinetatik abiatuko dira eta Arrietarako hondartzan amaituko dira. Ondoren, eguerdiko 14:00ak aldera, jarduera hauetan esku-hartzen duten pertsona guztiek festa berezia izango dute, eta bertan banatuko dira Surf Openeko sari nagusiak.
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak

Larunbat honetan, otsailak 6, 2010eko Boulder Ligako bigarren froga egingo da Gasteizko K2 gimnasioan goizeko 10:00etatik aurrera. Proba honetan parte hartu nahi baduzue, gaurko 13:00etan itxiko da izena emateko epea, beraz bizko ibili!
Ligako lehen frogan Iñaki Arantzmendi eta Jon Ferrero izan ziren irabazleak gizonezko elite kategorian eta emakumezkoen kategorian berriz, Itziar Zabala izan zen txapelduna.
Erlazionatutako sarrerak

Euskal surf zirkuituak Mundakan izango du azken proba, otsaileko astebururen batean, baldintza onenak ematen diren egunetan. Bertan bilduko dira euskal zirkuitoetan parte hartu duten onenak, 2009ko zirkuitoa amaitzeko falta den proba bakarra da. EHSF, Mundaka Surf Taldea, eta Udaletxearen arteko hainbat elkarrizketen ondoren, akordio honetara iritsi dira.
Federazioak ostegunero iragarriko du txapelketa asteburu horretan egingo den ala ez.
Iturria | Eitb.com
Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilaren 15etik 30era, “Gaur egungo eta iraganeko surfa” deituriko erakusketa egingo da Plentziako Goñi Portal Kultur Etxean. Erakusketa honetan, Kepa Acero eta Cabo Billanoren eskutik, Surf argazki eta taulen erakusketa izango da ikusgai.
Hona hemen erakusketaren egitaraua:
- Urtarrilak 15, 18.00etan, Surfeguna bideoaren aurkezpena eta lunch-a.
- Urtarrilak 22, 18.00etan, “Surf meteorología eta historia”.
- Urtarrilak 29, 18.00tan, “Arau eta heziketa, yoga for surfers”.
Informazio gehiago | Plentzia.org
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez

Aurten Euskal Herriko Surf Federazioaren 20. urteurrena ospatzen da eta urte bezala, EHSF Surf festa egingo dute. Hona hemen federazioaren webgunean iragarri den testua:
Beti bezala, urtero ospatzen dugun gala edo EHSF surf festa izango da egun gutxitan. Iaz, Donostiako Aquariumean ospatutakoa gainditzea zaila izango da baina saiakera egingo dugu!. Oraingo honetan eta lehendabiziko aldiz, Bilbon ospatuko da; EITBko egoitzan, San Mames auzoan. Joseba Iriondo, surflari eta kazetaria izango dugu aurkezlea.
“Multibox” izenpeko gelan garatuko dugu jaia. Urteko surflari onenak sariatzeaz gain, EHSFko sari bereziak ere banatuko dira; alegia, euskal surfaren alde lan ederra egiten duten pertsona/elkarte/babeslei ematen zaiena.
Ez da sopresa bakarra izango. THE LOON VAGOS, Laidako surflari eta rock taldearen eskutik, kontzertu paregabeaz gozatuko dugu; bideoa eta argazkiak, afaritxoa eta 20.urteurrenarako aurreikusitako programaren aurkezpena. Besteak beste, ETBn emitituko den surf filmearen trailerra, hala nola, “EHSF, 20 urte” izenpean ezagutzera emango den arropa linea berria.
HESFko kide bazara, festara gonbidatu nahi zaitugu, datorren otsailak 4an, arratsaldeko 8retan. Aforo mugatua eta EITBk ezartzen dituen segurtasun baldintzak direla eta, DERRIGORREZKOA da, aldez aurretik, izena ematea federazioan. Etortzekoa bazara, deitu edo emaila bidaliguzu, otsailak 1 baino lehen egizu, eguerdiko 12etan itxiko dugu izena emateko epea.
Erlazionatutako sarrerak