Atalak: Surf

EHSF - Euskal Herriko Surf Federazioa

Euskal Herriko Surf Federazioaren webgunean pasa den astean iragarri zen bezala, Mundaka ez da 2010eko Mundu Zirkuituan izango. Dirudienez ASPkoen erabaki penagarri hau, hainbat urtez pairatutako olatu falta izan da. Hona hemen EHSFko iragarpen ofiziala:

ASPkoekin bilera izan ostean, Billabongek Mundakako mundu txapelketa egutegitik ateratzeko erabakia hartu du eta hala adierazi ziguten atzo. Itxuraz, hainbat urtez pairatutako olatu falta, arrazoi nagusia izan omen da.

EHSFk komunikatu berri baten zain dago; oraingo honetan ASPren eskutik.

Dena den, EHSFk erabat sinisten du txapelketa honetan eta mantentzea posible delakoan dago. Izan ere, lan ta lan dihardu, honetan partehartzen duten guztiekin, txapelketa behar bezala eratzeko behar dituen baldintza eta hobekuntzak eskeintzen; besteak beste, egutegian aldaketa bat, hondartza berriak bigarren eszenatoki bezala, eta finantziaketa bilaketa berria, duda barik, beste arraoi garrantzitsu bat.

Ez dugu itxaropena galtzen eta Mundakako txapelketa Euskal Herrira bueltatzeko ahalegin guztiak egingo ditugu. Azken finean, txapelketa nagusiena da eta olatu bikainenetariko bat duda barik.

Erlazionatutako sarrerak

Gasteizko Maratoi Erdia

Datorren Igandean, abenduak 20, Gasteizko Maratoi Erdiaren 39. edizioa ospatuko da Arabako hiriburuan. Lasterketa honetan uskadiko zein Espainiako Estatuko txoko desberdinetako korrikalariak elkartu ohi dira eta aurtengoa froga 21.097 metroko ibilbidea izango du.

Hasteko, Gasteizko erdigunetik egingo dute korrika parte-hartzaileek, eta, ondoren, hiri inguruko auzoak zeharkatuko dituzte. Frogaren irteera goizeko 10:45etan izango da Mendizorrotzatik eta helmuga leku berean jarriko dute.

Horrez gainera, lasterketan oinarrituta, argazki lehiaketa egingo dute berriro ere. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, aurreko urteetan edo aurten ateratako argazkiak aurkez ditzakete.

Informazio gehiago | Caja vital

Erlazionatutako sarrerak

Eunate Aguirre

Eunate Aguirrek Munduko Txapeldunordea bilakatu da Kanariar uharteetan ospatu den IBATOUR mundu zirkuituko azken frogan. Eunate Aguirre euskaldunak, mundu titulua lortzeko asmoz lehiatzen egon da baina zoritxarrez, titulua azken momentuan galdu egin du.

Txapelketan hiru brasiledarrak izan dira nagusi: Isabela Sousa irabazi du Konfitaleko olatuengain; bigarren, Jessica Becker izan delarik eta 3. Eunate Aguirre eta Neymara Carvalho aurkitu ditugu. Carvalho izendatu da bigarren urtez, mundu txapelduna eta rankineko 2. postuan geratu da Aguirre.

Iturria | EHSF

Erlazionatutako sarrerak

BodyBoard Extreme La Central txapelketa

EHSFko webgunean iragarri den moduan, BodyBoard Extreme La Central txapelketa bertan behera geratu da asteburu honetan, itsasoko egoera ezegokiengatik. Hona hemen komunikatua:

Atzo aurreratu bezala, lehiaketa zuzendariak itsasoa ikertu du gaur goizean berriro ere eta nahiz eta olatu onak aurkitu dituen, ez dute ezarritako gutxienezko 2 metroak gainditzen. Beraz, bai antolaketak nola lehiakideek, deialdia bertan behera uztea erabaki dute eta hurrengo borraska bat itxarongo da; azken finean sasoi onenean gaude eta oraindik 4 hilabeteko itxarote epea daukagu aurretik. Mila esker Lemoizera jo duzuen hedabide eta jarraitzaile guztiei.

Iturria | EHSF

Erlazionatutako sarrerak

BodyBoard Extreme La Central txapelketa Azaroaren 13tik Martxoaren 25ra bitartean, BodyBoard Extreme La Central bodyboard txapelketa egingo da Lemoizen. Txapelketa honetan, El Diario Vasco zirkuitoko open A mailako 16 bodyboarder onenak hartuko dute parte eta finale handira 6 bakarrik sailkatuko dira.

Hona hemen BodyBoard Extreme La Central txapelketan izango diren bodyboard taldea:

  1. Aritz Larrinaga
  2. Antonio Ortiz
  3. Jon Ander Bengoetxea
  4. David Pérez
  5. Iñigo Gainzaran
  6. Alex Uranga
  7. Beñat Elosua
  8. Alex Sebastián
  9. Iñaki Llona
  10. Gorka Lasa
  11. Lander Irazabalbeitia
  12. Joserra Martinez
  13. Luis Perez
  14. Ekain Egaña
  15. Harri Gorospe
  16. Unai Fernandez

Erlazionatutako sarrerak