Atalak: Surf

Txaber Trojaola Europako Euskal Surflari onena bilakatu da

Europako WQS mundu mailako surf zirkuitua Lanzaroteko irlan amaitu da Islas Canarias Santa Pro txapelketarekin. Canarias-eko froga honetan munduko surflari onenek parte hartzen duten bakarrik eta aurten 5 euskal surflari igaro dira bertatik: Borja Agote, Aritz Aranburu eta Hodei Collazo gipuzkoarrak 2. errondan izan ziren kaleratuak; Txaber Trojaola bakiotarra berriz, 3.ean. Eneko Acero getxotarra izan zen aurrera egin zuen bakarra eta azkenean azken laurdenetara iristea lortu zuen.

Zirkuitua txapelketa honekin amaitu denez, sailkapen finala eskuragarri daukagu iada eta honetan Txaber Trojaola aurkitzen dugu 7. postuan (euskal surflarien artean onena). Bere atzetik Acero eta Collazo, 11 eta 12. tokietan, eta Aranburu 24. tokian. Zarauztarrak orandik beste proba batean parte hartu beharko du, WCTko azkena alegia. Azken proba hau datorren hilabetean Hawain garatuko da eta txapelduna edo txapelduordea izatea lortu beharko du datorren urteko WCTan partehartzeko.

Iturria | EHSF

Erlazionatutako sarrerak

Surfari aplikaturiko meteorologia eta ozeanografiari buruzko jardunaldiak

Datorren urteko Urtarrilaren 29an eta 30an, Surfari aplikaturiko meteorologia eta ozeanografiari buruzko jardunaldiak Getxoko udalerrian. Ikastaroaren irakasleak Tony Butt (Itsasoaren Zientzietan Lizentziatua eta Ozeanografia Fisikoan Doktorea) eta Gabi Perez (Telekomunikazio Ingeniaria) izango dira eta bi egunetan zehar eduki hauek emango dira:

  • Surf guneetan olatuen dinamikak sortu eta baldintzatzen dituzten mekanismo fisikoak ezagutu eta ulertu.
  • Ikasleari mapa isobarikoak interpretatzeko ezagutzak eman, etorkizunean horien bitartez olatuen dinamikak eta baldintza atmosfériko lokalak aurreikusi ahal izateko.
  • Internetaren erabilera itsas eta olatuen baldintzak aurreikusteko.

Ikastaroa kirol sistemarekin erlazioa duten pertsonei zuzendua dago, batez ere federazio, klub, enpresa eta kirol zerbitzu publikoekin zerikusia dutenak eta berez gaztelaniaz izango da. Hona hemen izena emateko informazioa:

1. Kiroleskolako bulegoan:
Makaletako etorbidea, z/g
48992 Getxo (Bizkaia)
Tel: 94 430 48 67 / Fax: 94 430 90 11

Iturria | EHSF

Erlazionatutako sarrerak

Behobia - San Sebastian Herri Lasterketa

Azaroaren 8an, igandea, Behobia - San Sebastian lasterketaren edizio berria ospatuko da. 20 kilometroko ibilbidea duen frogaren irteera Behobiatik (Irungo nazioarteko zubitik) egingo da goizeko 10:25etatik aurrera, gurpildun aulkietan doazenentzat, eta 11:00etatik aurrera oinezko kirolarientzat.

Lasterketa hau Fortuna Kirol Elkartearen laguntzaz antolatuko da eta izena emateko kuota 28 eurotako prezioa izango du. Honetan parte hartzen dutenek, 5 kategoria desberdinetan sailkatuko dira: Junior, Promesak, Seniorrak, beteranoak eta Ezinduak.

Iturria | Behobia-Sansebastian

Erlazionatutako sarrerak

Billabong Pro Mundaka surf txapelketa

Urriaren 5etik 17ra bitartean, Billabong Pro Mundaka surf txapelketaren edizio berria ospatzen hari da Mundakan. Aurtengoan, Adriano da Souza brasildarrak izan da txapelketaren irabazlea eta WCT zirkuitoko bere lehen garaipnea eskuratu du Sopelan, finalean Chris Davidson irabazi ostean.

Txapelketaren sari banaketa Mundakan egingo da eta hona hemen txapelketaren sailkapen nagusia:

Finala:

  1. Adriano da Souza
  2. Chris Davidson

Finalerdiak:

  1. Chris Davidson
  2. C.J. Hobgood
  1. Adriano da Souza
  2. Kelly Slater

Final-laurdenak:

  1. C.J. Hobgood
  2. Bede Durbidge
  1. Chris Davidson
  2. Drew Courtney
  1. Adriano de Souza
  2. Fredrick Patacchia
  1. Kelly Slater
  2. Taj Burrow

Erlazionatutako sarrerak

Billabong Pro Mundaka surf txapelketa

Urriaren 5etik 17ra bitartean, Billabong Pro Mundaka surf txapelketa egingo da Mundakan. Billabong Pro Mundaka froga WCT zirkuitua osatzen duten 10 probetako bat da eta honetan mundu mailako sailkapenean emaitzarik onenak lortu dituzten 45 surflariek eta surfalri gonbidatuek hartuko dute parte.

Mundakara bertaratzen direnek olatu ikusgarriez eta gaur egungo surflari onenen lanaz gozatzeko parada izango dute.

Erlazionatutako sarrerak