Ostiral honetan, irailak 18, Euskal Herriko Surf Txapelketa ospatuko da Donostiako Zurriola hondartzan. Aurreko edizioetan egin den bezala, txapelketa 3 egunetan zehar garatuko da EHSFren eta Groseko Indarra Surf Taldearen antolakuntza lanerekin.
Euskal Herriko Surf Txapelketaren 19. edizio honetan Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko surflari onenak bilduko dira eta guztira 168 lehiakide igaroko dira olatuen Donostiako olatuen gainetik.
Berritasunen artean, 3 dira aipatzekoak edo garranzsitsuenak:
- Euskadi Txiki maila berria: Azpi 12, azpi 14, azpi 16 eta azpi 18ko mailak barneratzen ditu
- Euskadi Senior maila berria: Senior, master eta open mailak barneratzen ditu, bai surf nola bodyboard eta longboard-en, emakume zein gizonezkoetan.
- Txapelketaren On-line jarraipena: Donostiara joateko aukera ez daukaten horiek, sarearteko jarraipena egiteko aukera izango dute www.euskalsurf.com webgunean.
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak

Asteburu honetan, San Miguel Pro Zarautz munduko surf txapelketa ospatu da Zarautzko gipuzkoar udalerrian. Honen txapelduna Gonzalo Zubizarreta izan da Blake Thornton-en aurretik.
Hona hemen San Miguel Pro Zarautz txapelketaren sailkapena:
San Miguel Pro Zarautz - Finala:
- Gony Zubizarreta (ESP)
- Blake Thornton (AUS)
San Miguel Pro Zarautz - Finalerdietan:
- Blake Thornton (AUS)
- Nathan Yeomans (USA)
- Gony Zubizarreta (ESP)
- Glenn Hall (IRL)
Erlazionatutako sarrerak

EHSFek eta Brussels Airlinesek sinatutako akordio berri bati esker, federatu guztiek abantail bereziak izango dituzte konpainia honekin hegan egiteko asmoa izanez gero. EHSFko federatu guztiak, Europa eta Afrikara joateko abantail hauek izango dituzte negu honetan:
- % 15* Bilbao / Madrid / Barcelona > BRUSELAS eta EUROPA (Codea: 11113446)
- %10* Bilbao / Madrid / Barcelona > BANJUL (Codea: 11113453)
- %20* Bilbao / Madrid / Barcelona > DAKAR/LUANDA/MONROVIA (Codea: 11113156)
Gainera, akordio honekin, surflarien tabla dohainik doa. Erreserbak gaurtik aurrera egin daitezke eta EHSFren webgunean informazio guztia aurkitu
dezakezue.
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak

Abuztuaren 18tik 23ra bitartean, Sopelana BBK Pro Munduko Bodyboard Txapelketa egingo da Sopelanako udalerrian. Txapelketa Arrietara hondartzan egingo da eta honetako parte-hartzaileak, munduko txoko guztietatik etorriko dira: Australiatik, Hawaiitik, Japoniatik, Brasildik, Txiletik. Portugaletik…eta Euskal Herritik!
Sopelana BBK Pro lehiaketaren sari nagusia 35.000 dolarrekoa izango da eta aurtengo egitarauaren barruan, gazteenentzako ekintzak, zinema emanaldiak, kirol materialaren zozketak eta doaneko bodyboard ikastaroak ere antolatu dituzte.
Informazio guztia | Sopelana BBK Pro
Erlazionatutako sarrerak

Uztailaren 23tik 26ra bitartean, Vans Pro Junior 2009 surf txapelketa egingo da Donostiako Zurriola hondartzan. Mundu mailako junior zirkuituko proba garrantzitsu honetan, 21 urtetik beherako ehun bat surflari egongo dira olatu onenak hartzeko eta hauetariko 30 euskalduna izango dira.
Vans Pro Junior 2009 txapelketa, Costa Vasca Hotelean aurkeztu zen Odon Elorza, donostiako alkatearekin, Haritz Mendiluze (lehiaketa zuzendaria), Jokin Arroyo (EHSFko kudeatzailea) eta gipuzkoako bi surflarien laguntzaz, Ethan Egiguren eta Idoia Meabe.
Zirkuitu mundialeko 7 proba Europan ospatuko dira eta hauetako bi, euskal kostaldean garatuko dira; Horrela, Donostiako proba amaitu bezain laster, Sopelanako txapelketa iritsiko da. Bietan, 7.500 dolarreko saria banatuko da. Mundaka, Zarautz eta datorren hilabetean Sopelanan ospatuko den bodyboard mundu mailako txapelketarekin batera, euskal kostaldeak, nazioarteko surf onenaren hiriburuan bilakatuko da aurten ere.
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak