
Maiatzak 1etik 3ra bitartean, Gipuzkoako Surf Txapelketa egingo da Donostiako Zurriola hondartzan. Gipuzkoako hiriburuan izango den txapelketa honetan parte hartuko dutenak, honako mailetan egiteko aukera izango dute ( gehienez bi maila):
- Gizonezkoak: Open, Senior, Master, Longboard, 18Azpi, 16A, 14A,12A
- Emakumezkoak: Open, 18A, 16A, 14A, 12A
Izena emateko epea apirilak 30an itxiko da eta 10 eurotako kuota ordaindu beharko da maila bakoitzeko (14A eta 12A doan / 18A eta 16A 5 euro).
Bodyboard txapelketa berriz, Maiatzaren 9an eta 10an izango da Donostiako Zurriola hondartzan eta honetan parte hartuko dutenak, honako mailetan egiteko aukera izango dute ( gehienez bi maila):
- Gizonezkoak: Open, Senior, Dropknee, 18Azpi, 16A
- Emakumezkoak: Open
Izena emateko epea maiatzak 8an itxiko da eta 10 eurotako kuota ordaindu beharko da maila bakoitzeko (18A eta 16A 5 euro).
Hona hemen Euskal Herriko Surf Federazioarekin harremanetan jartzeko informazioa eta kuota ordaintzeko kontu korrontea:
- GSF Kontu korrontea: 2101 0001 11 0006928287
- GSF Fax zbkia: 943 474574
- GSF mail: gsf@euskalsurf.com
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak

Apirilaren 19an, Gasteizko Mendi Maratoiaren edizio berria egingo da. Irteera eta helmuga Cervantes ibilbidetik izango da goizeko 9.30etan eta Gasteizko mendiak zeharkatuko dituen froga honek 42 kilometroko ibilbidea izango du.
Honetan parte hartzeko asmoa izanez gero, Martxoak 31ra arte 30 eurotako prezioa ordaindu behar izango da eta egun horretatik aurrera Apirilak 8ra arte, 36 eurotako prezioa. Hona hemen Gasteizko Mendi Maratoiaren fitxa teknikoa:
- Distantzia: 42 Km. 195 metro
- Irteera: 9:30etan Mendizorrotza (Cervantes ibilbidea)
- Helmuga: Mendizorrotza
- Gehienezko denbora: 6.30 ordu
DESNIBELA
- Akumulatutako igoera : 2.086 m.
- Akumulatutako jeitsiera: 2.086 m .
- Altura gutxieneko puntua : 528 m .
- Altuera gehieneko puntua: 1.001 m.
- Zailtasun koefizientea : 88
LUR MOTAK
- Mendiko bide, bidezidor eta landak - 23.340 m 55,5%
- Mendiko pistak - 9.730 m . 23%
- Oinezkoentzako bideak (Armentiako Parkea - 4.100 m . 10%
- Ibillgailuentzako pistak. .. - 2.670 m . 6%
- Oinezkoentzako ibilbideak (baldosa eta belarra) - 1.480 m . 3,5%
- Adokinak - 880 m .. 2%
KATEGORIAK:
Gizonezkoen kategoria:
- Absolutua, 18 urte baino gehiago
- Beteranoak, 45 urtetik aurrera
Emakumezkoen kategoria:
- Absolutua, 18 urte baino gehiago
- Beteranak ,40 urtetik aurrera
Maratoiaren egun berean Iraupen Martxa Herrikoia egingo dute 28 kilometroko ibilbidearekin.
Informazio guztia | Ascentium.org
Erlazionatutako sarrerak

Kantabriako surf federazioak, probintzia honetan egingo de Pirate Contest txapelketara gonbidatu ditu Euskal Herrian federatuak daude bodyboarderrak. Pirate Contest 09 txapelketa Apirilaren 10-11an izango da Los Locos hondartzan eta ENESEU elkarteak antolatutako ekimena da Playground Riders Shp-aren laguntzarekin.
Gonbidapen honetaz gozatzeko, derrigorrezkoa izango da estatu mailan dauden edozein surf federazioan federatuta egotea.
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak

Martxoak 13an Hands & Surf jaialdia egingo da Donostiako DOKAn, izen berdina duen Surf Taldearen ekintza solidarioak azaltzeko eta hauek betetzeko diru pilaketa egiteko.
Hands & Surf taldearen hitzaldiaz aparte, Perun oinarritutako argazki erakusketaz gozatzeko aukera izango dute jaialdira hurbilduko den jendea. 21.00etan hasiko den jaialdira sartzeko sarrerak 10 eurotako prezioa izango dute eta honen egitaraua hau izango da:
- Hands & Surf Peru argazki erakusketa.
- Bideo emanladia, Perun aurrera eramandako ekintzei buruz.
- Guztiontzako afaritxoa
- Musika kontzertua
- DJ-ak
Webgunea | handsandsurf.org
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez

Pasa den ostiralean EHSFko hauteskundeak izan ziren eta prozesu honetatik, Itziar Bustamante atera zen irabazle moduan. Aurten, Itziar Bustamante bakarrik aurkeztu zen EHSFko presidentea izateko, beraz nahiko erraza izan da hautaketa.
Presidente berriaren aurkezpena datorren Ostegunean izango da EHSFko gala berezi batean eta honetan datorren urteetarako Itziarren egitasmoetaz hitzegiteko aukera izango dute. Itziarrek, jarraiean bigarren aldiz hartuko du Euskal Herriko Surf Federazioaren postu hau.
Iturria | EHSFko webgunea
Erlazionatutako sarrerak