
Bihar, abenduak 12, Gabonetako Mahai-Tenis Torneoa egingo da Barakaldo BEC!-en. Etsaiak M.T.E taldearen antolakuntza lanetan izango dugu Miguel Angel Lopez Machoren oroimenez egingo den txapelketa honen XXV. edizioan eta honetan parte hartzen dutenek kategoria absolutuan sartuko dira zuzenean.
Kategoria guztiak batuta, 48 parte-hartzaile izango dira gehienez, eta horregatik, izen-emateen hurrenkera hartuko da kontuan. Gainera, hilaren egun berean, bazkari omenaldia egingo da goizeko 14:00etatik aurrera eta bertan omenduaren familiari oroigarria emango diete.
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez

Ostiraletik igandera bitartean Bilboko Tenis Masters-aren bigarren edizioa jokatuko da. Ostiralean final laurdenetako bi partidu, larunbatean bi finalerdiak, eta igandean finala jokatuko dira.
Hona hemen aurtengo Masters Tenis Bilbao Bizkaia-ren partiden egitaraua:
Ostirala
- 16.30: Feliciano López vs. Nicolás Almagro.
Larunbata
- 16.30: David Ferrer vs. [Feliciano López vs. Nicolás Almagro partidaren irabazlea].
- 18.30: Tommy Robredo vs. [Ganador Juan Carlos Ferrero-Guillermo Olaso partidaren irabazlea].
Igandea
Iturria | MTBB
Kiroldegin | Master Tenis Bilbao Bizkaia
Erlazionatutako sarrerak

Iaz Master Tenis Bilbao Bizkaia txapelketa lortutako arrakastaren ostean, tenis-pista erraldoi bilakatuko da berriro ere Bilboko La Casilla pabiloia. Master Tenis Bilbao Bizkaia Txapelketaren bigarren edizioa abenduaren 11n, 12an eta 13an ospatuko da eta honetan ospe handiko tenis-jokalariak ikusteko aukera izango dugu:
- Tommy Robredo
- Juan Carlos Ferrero
- Fernando Verdasco
- Feliciano Lopez
- David Ferrer
- Guillermo Olaso
Fernando Verdasco madrildarra, joan den urteko irabazlea, gaur egun zortzigarren agertzen da mundu mailako sailkapenean.
Iturria | MTBB
Kiroldegin | Master Tenis Bilbao Bizkaia
Erlazionatutako sarrerak

Azaroaren 8tik 15ra bitartean, Bizkaiko Padel Txapelketa egingo da Laukarizko Landa Kluban. Honetan parte hartu nahi duten kirolariek Euskal Padel Federazioan federatuta egon beharko dute eta ordaindu behar den kuota 18 eurotakoa izango da.
Izen-ematea federazioaren webgunean egin daiteke eta azaroaren 6ra arte egongo da zabalik. Ez galdu bizkaiko padel jokalari onenak ikusteko aukera!
Iturria | fvpadel.com
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez
Otsailak 12an, Getxoko RC Jolaseta-an ospatu ziren Euskal Tenis Federazioaren presidentea izateko auteskundeak. Auteskunde hauetan, Igor Del Busto agertu da irabazle moduan eta hurrengoko lau urteetan Euskal Tenis Federazioaren presidentea izango da.
Igor Del Busto 43 urte ditu eta bigarren aldiz jarraiean ibiliko da presidente moduan Federazioaren norabidea eramante.
Informazio guztia |fvascatenis.net
Erlazionatutako sarrerak