
Haimar Zubeldia txirrindulari usurbildarra Radio Shack taldean arituko da Lance Armstrongekin batera Radio Shack taldean. Astana taldearekin beste urte bateko kontratua izan arren, lotura etetea lortu du Haimarrek eta datozen bi denboraldiak Radio Shacken igaroko ditu.
Gainera, berarekin batera, beste euskaldun bat egongo da taldean: Markel Irizar Oinatiarra, hain zuzen ere.
Erlazionatutako sarrerak
Azaroaren 22an, igande honetan, Bermeoko IV. Duatloi txikia egingo da Aritzatxu Triatloi Taldearen antolakuntzarekin. Triatloi txiki hau umeentzat zuzenduta dagoen kirol ekimena da eta Bermeoko Polikiroldegiaren alboan dagoen supermerkatutik hasiko da goizeko 11:00etan.
Hona hemen Bermeoko Duatloi Txikia laugarren edizioan parte hartuko duten umeen sailkapena:
- Txikiak: 3-6 urtekoak.
- Umeak: 7-10 urtekoak.
- Gazteak: 11-13 urtekoak.
- Helduak: 14 – 16 urtekoak.
Duatloia doan izango da eta dortsalak Aritzatxu taldeak aurretik ikastetxeetara bananduko ditu.
Esteka | Aritzatxu Triatloi Taldea
Erlazionatutako sarrerak

Euskadiko Txirrindularitza Federazioak ziklo-kros egutegia prest dauka iada eta lehen lasterketa Urriaren 25an izango da Pobes-eko udalerrian. Guztira 18 lasterketa ospatuko dira eta hiru hilabe iraungo duen egutegian, nazioarteko hiru froga egingo dira: Munduko Kopako Igorre, Asteasu eta Ispaster; Karrantzakoa, berriz, Espainiako Kopakoa izango da.
Hona hemen 2009/2010eko Euskadiko Ziklo-Kros Txapelketaren egutegia:
Urriak 25
- Non: POBES (Araba)
- Antolakuntza: Arabako Txirrindularitza Federazioa
- Maila: 1.33.4
Azaroak 01
- Non: MUSKIZ (Bizkaia)
- Antolakuntza: Mendiz Mendi
- Maila: 1.33.4
Azaroak 08
- Non: KARRANTZA (Bizkaia)
- Antolkuntza:Â S.C. KARRANTZA
- Maila: 1.33.1
Azaroak 14
- Non: ORIO (Gipuzkoa)
- Antolkuntza: S.C. ALDAPA
- Maila: 1.33.4
Azaroak 15
- Non: AMOREBIETA (Bizkaia)
- Antolkuntza: S.C. AMOREBIETA
- Maila: 1.33.4
Azaroak 22
- Non: ASTARRIA (Bizkaia)
- Antolkuntza: ARRATIAKO Z.E.
- Maila: 1.33.4
Azaroak 28
- Non: AMEZAGA (Araba)
- Antolkuntza: Arabako Txirrindularitza Federazioa
- Maila: 1.33.4
Guztia irakurri »
Erlazionatutako sarrerak

Datorren larunbatean, urriak 3, Etxebarriko BTT Martxaren hirugarren edizioa egingo da bizkaiko udalerrin honetan. Irteera goizeko 8:30etatik 9:30etara egingo da Etxebarriko plazatik eta honetan parte hartzen duten kirolariek 41 kilometroko ibilbidea egin beharko dute.
Etxebarriko BTT Martxan parte hartu nahi baduzue, 10 eurotako kuota ordaindu beharko duzue federatuta bazaudete (13 euro ez federatuak) eta izen-ematea martxaren egunean bertan egin daiteke. Gainera, umeentzako ibilbide laburra izango da baita ere, 10 kilometrokoa, eta 10:30etatik aurrera egingo da.
Erlazionatutako sarrerak

Igande honetan, urriak 4, Pagadian Zehar BTT Ibilbidearen XVIII. edizioa egingo dute Pipaonen (Lagran, Araba). Mendi bizikletaren froga hau goizeko 10:00etan hasiko da Toloño mendilerroaren magalean dagoen Pipaon herritik eta honetan parte hartzen duten txirrindulariek, 38 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote.
Ibilbidean zehar, bertako txokorik ederrenak ezagutzeko aukera izango da, adibidez Gurutze Santuaren Gorapenari eskainitako eliza edota “Usatxi†Museo Etnografikoa. Usatxi kultura-elkarteak antolatutako BTT Ibilbide honetan parte hartzeko ordaindu behar den kuota 10 eurotako izango da federatuentzat, eta ez federatuentzat 12 eurotakoa.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak