Urtero Donostian ospatzen den froga ospetsu honek bere historia osoko partizipazio errekorra gaindituko du aurten. 1993. urtean izandako edizioa ez badugu kontutan hartzen (Munduko Froga, 3.311 partaideekin), aurtengoa izango da lasterkari kopuru handieneko edizioa (3.250 partaide).
Gogoratu beharra dago Donostiako maratoia estatu osoko froga nagusiena da, IAAFk ‘b’ klasea eman baitio, Espainia osoan klasifikazio hau duen bakarra izanez. 42,195 kilometroko froga hau malda gabeko itsas mailan egindako ibilbideaz osatuta dagoelako kalitate eta fama handiko maratoian bihurtu da, eta horren froga da parte hartzaileen kopuru handia, hauen %70 Euskal Autonomi Erkidegotik kanpokoak izanez.
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
