Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Epaileak erabaki du neurketa . Kirola

Espanyol 1 - Athletic 0

Athletic esku hutsik itzuli da etxera Montjuicetik. Ez zurigorriek ezta perikitoek ere ez dituzte garaipena eskuratzeko meriturik egin, baina bilbotarrek asko protestatu duten jokaldi eztabaidagarri batean epaileak penaltia adierazi du eta azkenean Espanyolek lortu ditu 3 puntuak.

Kopako etsipena lehen bait lehen ahaztea zen gaurko eginkizuna. Behin jaitsiera postuak atzean utzita, iazko ligako sailkapena hobetzea da lehoien helburua gelditzen diren jardunaldietan, baina gaurkoan ez dute aurrerapausorik ematerik izan.

Pochettinoren taldeak tentsio handiz ekin dio neurketari. Asko zeukan jokoan Bartzelonako taldeak eta aurreneko minutuetan nabaritu da. Dena den, partidua aurrera egin ahala, zurigorriak baloiaz jabetu dira eta gola egiteko aukerak eskasak izan badira ere, Espanyolek baino arrisku handiagoa sortu du.

Margakailua ez da mugitu lehenbiziko 45 minutuetan. Aldageletatik bueltan, perikitoak berriz joan dira 3 puntuen bila eta Luis Garciak Iraizoz gainditzeko aukera izan du bigarren zatia hasi eta 4 minutura. Athleticen atezaina bikain luzatu da eta baloia gelditu du. 60.ean Montjuicen bildutako zaleek gola abestu dute baina Callejonen jaurtiketa ez da barrura joan, gutxigatik bada ere.

Partidua erabaki duen jokaldia 68. minutuan iritsi da. Corominasek arean sartu eta bere burua lurrera bota du Gurpegiren kontaktua nabaritu duenean. Epaileak penaltia ikusi du eta protestatzeagatik txartel horia atera dio Andosillakoari. Luis Garciak ez du hutsik egin.

Espanol atzean sartu da eta Athletic ez da kikildu, baina gaurkoan, Llorentek eta Ion Velezek lehen eta Toquerok gero ezin izan dute ezer ez egin. Bakar-bakarrik izan dira erasoaren goialdean eta zailtasun handiak izan dituzte baloiak jaso eta jokatzeko.

Partiduaren azken txanpan  Javi Martinezek berdinketa lortzeko aukera izan du baina bere jaurtiketa kanpora joan da eta markagailua ez da mugitu: 1-0 Espanyolentzat.

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun