Maiatzaren 30ean eta 31an, Eskalada hastapenerako ikastaroa egingo da Bizkaiko Mendizale Federazioak antolatuta. Bi egunetan zehar, hurrengoko edukiak ikasteko aukera izango dute ikastarora hurbiltzen direnak:
Larunbata, maiatzak 30:
- Materiala (izenak, erabilerak, mantenua…).
- Anklajeen oinarrizko ezagupenak.
- Oinarrizko korapiloak (terminologia eta erabilpena).
- Progresio teknikak.
- “Top Rope”
- Besterik.
Igandea, maiatzak 31:
- Errepasoa.
- “Top Rope” baten montaketa.
- “Top Rope”-ean eskalatzea.
- Lehenengoz eskalatzea
- Besterik.
Honetan parte hartzeko, Mendian federatuta egon behar da eta ikastaroaren prezioan, monitore bat 4 laguneko, gidaliburua eta ikastarorako behar den material guztia sartzen da.
- Data: Maiatzak 30 eta 31.
- Tokiak: Urduliz eta Atxarte.
- Ikastaroaren aurkezpena: Maiatzak 28, osteguna, arratsaldeko 19:00-etan., Bizkaiko Mendizale Federazioko egoitzan. (Iparragirre 46, 5º pisua, Bilbo).
- Prezioa: 100 €.
- Izena emateko epea: Maiatzak 26.
Informazio guztia | Bizkaiko Mendizale Federazioa
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
