Kiroldegin iragarri genuen bezala, atzo bertan hasi zen Durangon Dur&go Nazioarteko Eskalada Masterra. Eskaladaren inguruko euskal ekimen hau iganderarte iraungo du eta aurtengo egitarauaren barruan, Euskadiko Kirol Eskalada Txapelketaz gozatzeko aukera izango dugu.
Euskadiko Kirol Eskalada Txapelketa irailaren 12an eta 13an ospatuko da, larunbata eta igande honetan, Durangoko Landako pabilioian. Larunbatean, goizeko 10:00etatik aurrera, txapelketaren sailkapen frogak egingo dira eta Igandean, goizeko 12:00etatik aurrera, finale handia ospatuko da.
Dur&go 09 Nazioarteko Eskalada Txapelketarako sarrerak www.ticketmaster.es webgunean jadanik salgai eta iada, hurrengoko tokietan erosi daitezke baita ere:
Durango:
- Landako Kiroldegia : Murueta Torre auzunea 11 · Teléfono 946030031
- Udal Liburutegia: Komentukalea, 8. Teléfono 946030041
- Turismo Bulegoa: Lariz Torre, 2. 946033938 Pinondo etxea: Pinondo plaza, 1. 946030034 (Irailatik aurrera)
Bilbo:
- Mendiko Etxea: Autonomía, 42 y Somera, 24
Gasteiz:
- El de los gatos: Calle Cola y Goiti, 4 Bajo
Tolosa:
- Aralar Kirolak: Laskorain Kalea, 7
Iruña:
- Mendi Kirolak: Castillo De Maya,4
Informazio guztia | Dur&Go 09
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
