Euskal errepideetan emozioa nagusi berriro sei egunez Euskal Herriko Itzuliarekin. Urtero legez, proba zirraragarria sei etapatan banatuta egongo da. Txirrindulariek mendate gogorrak igo beharko dituzte, euskal udalerri ugari atzean utzita. Oraindik ez dute ibilbide osoa zehaztu, baina jakin badakigu lehendabiziko etapa Zierbenan hasi eta bukatu dela, eta azken etapa (erloju kontrako proba) Aiako igoerarekin amaituko dela, orain bi urte bezala. Aipatzekoa da, gainera, txirrindulariak Arrateko Santutegiraino igoko direla laugarren etapan.
Txirrindularitza zaleek nazioarte mailako txirrindulari onenetako batzuk ikusteko aukera paregabea izango dute.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
