Apirilaren 6tik 11ra, Euskal Herriko itzulia ospatuko da euskal errepideetan zehar. Aurten, Euskal Herriko Itzulia eta Euskal Bizikleta batera egingo da eta sei etapatan banatutako txapelketa berri honetan 829 kilometroko ibilbidea egingo dituzte txirrindulariek.
Ataunen hasi eta Zallan amaituko den Euskal Herriko itzuliaren sei etapak hauek izango dira:
1. etapa: Ataun-Ataun
2. etapa: Ataun-Villatuerta
3. etapa: Villatuerta-Eibar
4. etapa: Eibar-Gueñes
5. etapa: Gueñes-Zalla
6. etapa: Zalla-Zalla
829 kilometro, 34 mendate, erloju kontrako azken etapa eta honetan parte hartuko duten 30 taldeek, txirrindularitza zaleentzako ikuskizun polita eskeiniko dute dudarik gabe.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
