Euskal Mendizale Federazioaren ohiko eta aparteko batzar orokorra

Urriaren 23an, Euskal Mendizale Federazioaren ohiko eta aparteko batzar orokorra egingo da EMFren Gasteizko egoitzan. Batzarraren lehenengo deialdia arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta eguneko gaien zerrenda hau izango da:

Aparteko batzar orokorra:

  1. EMFren Mendi Lasterketen araudia aldatzeko eta, hala badagokio, onartzeko proposamena.
  2. EMFren Iraupen Luzeko Ibilaldien araudia aldatzeko eta, hala badagokio, onartzeko proposamena.
  3. EMFren estatutuetako 6. artikulua aldatzeko eta, hala badagokio, onartzeko proposamena.

Ohiko batzar orokorra:

  1. 2009ko maiatzaren 25eko akta eta 2009ko urtarrilaren 17ko hauteskunde batzordearen akta irakurtzea eta onartzea, hala badagokio.
  2. Presidentearen agurra.
  3. Zuzendaritza Batzordeko kide berrien berrespena.
  4. 2010. urteko federazio lizentziaren prezioak proposatzea eta, hala badagokio, onartzea.
  5. 2010. urteko EMFren aurrekontuak proposatzea eta, hala badagokio, onartzea.
  6. EMF Vitoria-Gasteizera lekualdatzeari buruzko Zuzendaritza Batzordearen txostena.
  7. 2010. urteko jardueren egutegia.
  8. Galde-eskeak.

Informazio guztia | Euskal Mendizale Federazioa

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun