Ekainaren 17an, Forum Sport Kosta Trail lasterketaren IV. edizioa ospatuko da. Froga berezi honetan parte hartu nahi dutenek, hiru modalitate ezberdin izango dute aukeratzeko:
Mendi lasterketa
Bizkaiko kostaldeko labarretako bideetatik igarotzen den 29,5 kilometroko ibilbidea. Frogaren irteera Portugaleteko Bizkaiko Zubi Eskegian kokatuko da berriro ere. Nerbioiko itsasadarra gabarraren gain zeharkatu ondoren, korrikalariek Getxo, Sopelana, Barrika, Plentzia eta Gorliz igaroko dute.
Mendi ibilaldia
Sopelako Udaletxetik hasten den 20 kilometroko mendi ibilbidea.
Ibilaldi familiarra
Azken modalitate hau izaera familiarra du, zailtasun txikia eta familia edo lagun artean egiteko aproposa den 12 kilometroko ibilbidea da. Hau, baita ere, Sopelako Udaletxetik hasten da.
Honetan parte hartzeko ordaindu behar den kuota, 4 eurotakoa izango da Mendi Ibilaldi eta Ibilbide familiarrarentzat, eta 15 eurotakoa Mendi Lastarketarentzat (20 ez federatuentzat).
Informazio guztia | Forum Sport Kosta Trail
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:

[...] Forum Sport Kosta Trail frogaren IV. edizioa [...]
[...] Forum Sport Kosta Trail frogaren IV. edizioa [...]