Gipuzkoako Surf eta Bodyboard Txapelketa 2009

Maiatzak 1etik 3ra bitartean, Gipuzkoako Surf Txapelketa egingo da Donostiako Zurriola hondartzan. Gipuzkoako hiriburuan izango den txapelketa honetan parte hartuko dutenak, honako mailetan egiteko aukera izango dute ( gehienez bi maila):

  • Gizonezkoak: Open, Senior, Master, Longboard, 18Azpi, 16A, 14A,12A
  • Emakumezkoak: Open, 18A, 16A, 14A, 12A

Izena emateko epea apirilak 30an itxiko da eta 10 eurotako kuota ordaindu beharko da maila bakoitzeko (14A eta 12A doan / 18A eta 16A  5 euro).

Bodyboard txapelketa berriz, Maiatzaren 9an eta 10an izango da Donostiako Zurriola hondartzan eta honetan parte hartuko dutenak, honako mailetan egiteko aukera izango dute ( gehienez bi maila):

  • Gizonezkoak: Open, Senior, Dropknee, 18Azpi, 16A
  • Emakumezkoak: Open

Izena emateko epea maiatzak 8an itxiko da eta 10 eurotako kuota ordaindu beharko da maila bakoitzeko (18A eta 16A 5 euro).

Hona hemen Euskal Herriko Surf Federazioarekin harremanetan jartzeko informazioa eta kuota ordaintzeko kontu korrontea:

  • GSF Kontu korrontea: 2101 0001 11 0006928287
  • GSF Fax zbkia: 943 474574
  • GSF mail: gsf@euskalsurf.com

Iturria | EHSF

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun